EAJ eta Bilduren parekotasuna herritar guztien ahotan

Mendexan, hauteskunde guztietan gertatzen den antzera, mezaren aurretik eta ondoren joan dira herritar gehienak botoa emotera. Gainontzean, tantaka joan da bozka jarioa, eta giroa orohar oso lasaia izan da.

Hainbat herritarrek Euskal Presoak Euskal Herrir ikurra daroan pegatina soinean dutela eman dute bozka. Etxerat elkarteak egin du deia horretarako, eta asko izan dira erantzun duten herritarrak.
Jakin min handiko eguna da herritar guztientzat. Izan be, aurreikuspenak oso bardinduta daude Udalerako hauteskundeetarako EAJren eta Bildu koalizioaren hautagaitzen artean. Gaur goizean horixe zen aipagai nagusia: jakin mina, eta aldez aurretik iragarri ezina. “Batzuk zein besteek irabazi, behinik behin egoera normaleko Udala izango da, eta herritarren ordezkariak egongo dira udaletxean, eta hori berori da pozgarria”, zioen herritar multzo batek eguerdian.

Etiketak: , , , , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
Up Digital
339,00 €
Goierriko Zerbitzuak

Zer aurkitu nahi duzu?

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)