Ispastertarrak sahararrei laguntzeko bilketa egiten ari dira

Eskualdeko hainbat herrik egin duten modura, Ispasterko herritarrek be Sahararen aldeko bilketa antolatu dute. Udala osatzen duten bi alderdien (EAJ eta HA) babes osoa dauka ekimenak.
Batez ere bi motako gauzak ari dira eskatzen: alde batetik, emakumeentzako oinarrizko beharrizanetarako elementuak; esaterako, konpresak eta nagusientzako pardelak. Beste alde batetik, galtzen ez diren produktuak; besteak beste, arroza, azukrea, pasta, lekaleak edota latan datozen janariak.
Otsailaren 7a izango da bilketa egiteko azkan eguna. Udaletxea zein Bizi Nagusien Elkarteko lokala erabiltzen ari dira gauzak batzeko. Bilketarako erabiliko dituzten egunak eta orduak ondokoak dira: astelehenetik barikura, 10:00etatik 14:00etara, ludoteka ondoan dagoen udaletxearen biltegian utzi daitezke gauzak. Astelehen eta eguaztenetan, ostera, 17:30etik, 19:30era, nagusien lokalean.

Hiru urtez laguntzen
Aurtengoagaz, bilketa egingo dute hirugarren urtea izango da. 2009an ekin zioten, eta lehen bi urtetan abenduan egin izan dute bilketa.
Aurten, ostera, abenduan herritar talde batek beharrizanean daudenentzako bilketa antolatu zuen. Hori dela eta, Sahararen aldekoa atzeratzea erabaki zuten. Baina otsailaren hasiera da bilketa horren epemuga. Izan be, Ispastertarrek biltzen duten guztia Sahela elkartearen bidez helaraziko dute Saharara. Hori dela eta, otsailaren 8rako gauza guztiek Lekeition egon behar dute.
Aurreko urtetan batutako gauzekin 300 kiloko boltsa osatu izan dute. «Aurten bigarren bilketa denez, zaila izango da kantitate horretara heltzea, baina uste dugu, herritarren elkartasuna agerian geldituko dela beste behin be», diote antolatzaileek.

Etiketak: , , , ,

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Koadro txikiaHerrira presoen eta iheslarien eskubideen aldeko mugimenduak deituta, Goazen Plazara ekimena egingo dute bihar Euskal Herriko nahiz Oarso Bidasoko herrietan. Horren harira, Pasaiako Udaleko 25 langilek bat egin zuten atzo ekimenarekin, eta udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean herritarrei batzeko eskatu zieten. Bestalde, Oarso Bidasoko LABek ere bat egin du biharko ekimen erraldoiarekin. Sindikatuak eskualdeko langileei ekimenean [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Manuela (Iritzia: Oihana Etxebarrieta) gunean   duela 6 minutu · Ikusi

    Manuela 33 urteko emakumea da, El Salvadorrekoa. Bere hirugarren semeaz haurdun zegoelarik, haren sendiak ospitalera eraman behar izan zuen baginako odol-isurketa gogor bat sufritu ondoren, konorterik gabe. Ospitalean, bertako langileek abortu probokatua izan balu bezala tratatu zuten Manuela hasieratik, bere buruari hori egin izan balio bezala. Ospitalera sartu bezain pronto, medikuek Manuela salatu egin zuten


  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Oinezkoek izango dute lehentasuna Larrotegin gunean   duela 23 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaOinezkoei eta bizikletei lehentasuna emoteko asmoz, zirkulazioa mugatzeko asmoa dauka Lekeitioko Udalak Larrotegi auzoa n. Auzokoekin adostu ondoren, Larrotegi birgaitzeko proiektua burutuko du udalak urtea amaitu orduko. Auzoaren berrantolaketaren baitan, saneamendu-sarea, argiteria, eta espaloiak be barrituko dituzte, eta autobusen geltokia egokituko dute. Hori guztia aurrera eroateko, 800.000 euroko aurrekontua aurreikusten du udalak, eta horretarako, Eusko Jaurlaritzak arrantzaren [...]


  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bi eguneko irteera edukiko dute gaztetxoek Baztan inguruetara gunean   duela 27 minutu · Ikusi

    Ume eta gaztetxoen bi eguneko mendi irteera antolatu du Artibai Mendigoizale Taldeak Baztanera.  Irteera, ekainaren 30ean izango da, eta buelta uztailaren 1ean. Ibantelli (698m.) eta Legate (870m.) mendiak igoko dituzte gaztetxoek irteeran. Ibilbideak 8 eta 10 km inguruko luzera izango dute eta 400 edo 500 metro inguruko maldak. «Umeen martxan lau edo bost ordu inguruan egiteko [...]


  • Jon Eskisabel-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 33 minutu · Ikusi

    Fermin Muguruzak bere proiektu berria eman du ezagutzera: Zuloak musika taldeari buruzko dokumentala. Informazio gehiago: http://bit.ly/KkjkfT