Hilaren 20tik aurrera Mendexarako bidea zarratuko dute Isuntza zubiaren parean

Otsailaren 20tik aurrera Mendexarako BI-4449 errepidea ezingo da erabili. Isuntza zubiaren parean gelditzen den errepidea bidea zabaltzeko beharrak direla-eta zarratuko dute. Barriro zabaldu arte sei aste pasatuko dira.
Obraren helburua errepidearen ikuspena hobetzea da. Horretarako, gora bidean ezkerretara gelditzen den horma zatia jango dute. Learri izango da obra zuzenduko duena. «Erabiltzaile asko kexatzen ziren errepide zati horretaz; bereziki, autobus gidariak. Errepidea estutu egiten denez, batetik, bi ibilgailu gurutzatzeko arazoak zeuden; bestetik, ez da ondo ikusten», adierazi dute Learritik.
Errepidea zarratuko duten arren, Isuntza zubia zabalik egongo da, eta erabiltzaileak ezelako arazorik barik pasatu ahal izango dira bertatik.
Autobus zerbitzua
BI-4449 errepidea da garraio publikora zuzendutako autobusek Mendexara igotzeko erabiltzen duten bidea. Mendexara heltzeko beste bi bide dauden arren, ez dira  tamaina handiko autobusentzako egokiak. Hori dela eta, beharrak amaitu artean, autobus txikien zerbitzua jarriko du udalak martxan.
Autobus erabiltzaileek orain arteko geltoki berberak erabiliko dituzte Mendexara igotzeko edota handik jeisteko. «Beheko aldean, hostal inguruko geltokian hartuko dituzte autobusak. Autobus enpresakoekin berba egin dugu eta egoera zein den jakinarazi diegu. Erantzuna ondokoa izan da: autobusek Mendexatik datozen autobus txikiei itxarongo diete». Autobusek Karraspiorantz egingo dute bira hartu ahal izateko.
Aldundiak ordainduta
Mendexarako errepidearen ikuspena hobetzeko obra bere osotasunean Bizkaiko Foru Aldundiak ordainduko du. Udalak beharren zuzendaritza hartu behar zuen bere gain, eta Learriren bidez beteko du bere egitekoa.
Bizkaiko Foru Aldundiak  2001ko azaroaren amaieran jakinarazi zuenez, errepideko beharrak egiteko eta haren inguruko gastuak ordaintzeko 212.000 euro erabiliko ditu. Learritik adierazi dutenez, beharren aurrekontua 180.000 eurokoa izango da.

Etiketak: , , , , , ,

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Koadro txikiaHerrira presoen eta iheslarien eskubideen aldeko mugimenduak deituta, Goazen Plazara ekimena egingo dute bihar Euskal Herriko nahiz Oarso Bidasoko herrietan. Horren harira, Pasaiako Udaleko 25 langilek bat egin zuten atzo ekimenarekin, eta udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean herritarrei batzeko eskatu zieten. Bestalde, Oarso Bidasoko LABek ere bat egin du biharko ekimen erraldoiarekin. Sindikatuak eskualdeko langileei ekimenean [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Manuela (Iritzia: Oihana Etxebarrieta) gunean   duela 8 minutu · Ikusi

    Manuela 33 urteko emakumea da, El Salvadorrekoa. Bere hirugarren semeaz haurdun zegoelarik, haren sendiak ospitalera eraman behar izan zuen baginako odol-isurketa gogor bat sufritu ondoren, konorterik gabe. Ospitalean, bertako langileek abortu probokatua izan balu bezala tratatu zuten Manuela hasieratik, bere buruari hori egin izan balio bezala. Ospitalera sartu bezain pronto, medikuek Manuela salatu egin zuten


  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Oinezkoek izango dute lehentasuna Larrotegin gunean   duela 25 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaOinezkoei eta bizikletei lehentasuna emoteko asmoz, zirkulazioa mugatzeko asmoa dauka Lekeitioko Udalak Larrotegi auzoa n. Auzokoekin adostu ondoren, Larrotegi birgaitzeko proiektua burutuko du udalak urtea amaitu orduko. Auzoaren berrantolaketaren baitan, saneamendu-sarea, argiteria, eta espaloiak be barrituko dituzte, eta autobusen geltokia egokituko dute. Hori guztia aurrera eroateko, 800.000 euroko aurrekontua aurreikusten du udalak, eta horretarako, Eusko Jaurlaritzak arrantzaren [...]


  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bi eguneko irteera edukiko dute gaztetxoek Baztan inguruetara gunean   duela 29 minutu · Ikusi

    Ume eta gaztetxoen bi eguneko mendi irteera antolatu du Artibai Mendigoizale Taldeak Baztanera.  Irteera, ekainaren 30ean izango da, eta buelta uztailaren 1ean. Ibantelli (698m.) eta Legate (870m.) mendiak igoko dituzte gaztetxoek irteeran. Ibilbideak 8 eta 10 km inguruko luzera izango dute eta 400 edo 500 metro inguruko maldak. «Umeen martxan lau edo bost ordu inguruan egiteko [...]


  • Jon Eskisabel-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 35 minutu · Ikusi

    Fermin Muguruzak bere proiektu berria eman du ezagutzera: Zuloak musika taldeari buruzko dokumentala. Informazio gehiago: http://bit.ly/KkjkfT