Inauterietako bazkaritara joan nahi dutenek hilaren 15era arte edukiko dute izena emoteko aukera. Herriko tabernara jo behar da horretarako. Bazkaria Jai Batzordeak eta Kuku-Habixa Elkarteak antolatu dute. Bazkariko menua ondokoa izango da: patatak errioxar erara, haragi bolak eta pastela. Gainera, kafea, ardoa eta txola egongo dira aukeran. Txartelen salneurria ondokoa da: nagusiek 15 euro ordaindu beharko dituzte; umeek, ostera, 8 euro.
Karraspio ingururako Mendexako Udalak bultzatutako proiektuak azkan langa gainditu du: Bizkaiko Foru Aldundiko Hirigintza Sailak baiezkoa emon dio. Udalak bultzatutakoa izan arren, udala banatzen duen [...]
Irakurri gehiago









