Kalderero Egunagaz hasiko dira aratusteak Lekeition

Kalderero Eguna ospatuko dute bihar Lekeition, aratusteen etorrera iragartzeko. 12:30ean kanpamendua zabalduko dute kaldereroek Isidro Salinas enparantzan eta sasikoipetsugaz hasiko dute eguna. Musikak be izango du bere tartea. Aratuste Alai estudiantina aterako da kalejiran eta Lekitto Musika Bandak kontzertua eskainiko du 12:30ean Nautika aurrean.

Inauteriateko egun handia martitzena izango da. Eskolako eta ikastolako neska-mutilak kalejira koloretsua egingo dute herrian zehar.

Egitaraua:

Zapatua. 10:30ean Aratuste Alai estudiantinaren kalejira; 12:30ean kaldereroan kanpamenduaren zabaltzea Isidro Salinas enparantzan eta sasikoipetsua trikitilariek alaituta; ordu berean, Lekitto Musika Bandaren kontzertua Nautika aurrean eta Eguzkilore jubilatuen abesbatzaren kontzertua Marina eta Baserri tabernetan; Jarrian, Aratuste Alai estudiantinaren kalejira Aratusteetako abesti zaharrak kantatzen; 18:30ean Aratuste Alai estu- diantin kalejira Eusebio Maria Azkue kaletik hasita eta Etorkizuna dantza taldearen kalejira Trinkete aurretik hasita; 20:30ean, Kaldereroen kalejira Aittitta Makurra txarangak animatuta; jarraian, Kaldereroen karroen sari banaketa eta ondoren, diskoteka eta karaokea limoiondoetan.

Domeka. 13:00etatik 15:00etara kalejira, Aittitta Makurra taldeko txikirri-txikirriekin.

Astelehena. 19:30ean Itxaropena dultzaineoen kalejira.

Martitzena.

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du EAJko ordezkariek Bilduk atez atekoa ezarriko duen argitzeko eskatu dute gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Koadro txikia EAJko kostako ordezkariek Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian Bilduk atez atekoa ezarriko duen ala ez argitzeko eskatu dute. Aian ez dutela jarriko aurreratu du Aiako alkate Igor Iturainek (EAJ). Pasa den astean, aipatu herrietako alkateek (Bildu) eta Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Amaia Guruzetak (Bildu) birziklatzearen alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuten, agerraldi publiko [...]


  • Koadro txikiaHerrira presoen eta iheslarien eskubideen aldeko mugimenduak deituta, Goazen Plazara ekimena egingo dute bihar Euskal Herriko nahiz Oarso Bidasoko herrietan. Horren harira, Pasaiako Udaleko 25 langilek bat egin zuten atzo ekimenarekin, eta udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean herritarrei batzeko eskatu zieten. Bestalde, Oarso Bidasoko LABek ere bat egin du biharko ekimen erraldoiarekin. Sindikatuak eskualdeko langileei ekimenean [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Manuela (Iritzia: Oihana Etxebarrieta) gunean   duela 12 minutu · Ikusi

    Manuela 33 urteko emakumea da, El Salvadorrekoa. Bere hirugarren semeaz haurdun zegoelarik, haren sendiak ospitalera eraman behar izan zuen baginako odol-isurketa gogor bat sufritu ondoren, konorterik gabe. Ospitalean, bertako langileek abortu probokatua izan balu bezala tratatu zuten Manuela hasieratik, bere buruari hori egin izan balio bezala. Ospitalera sartu bezain pronto, medikuek Manuela salatu egin zuten


  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Oinezkoek izango dute lehentasuna Larrotegin gunean   duela 29 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaOinezkoei eta bizikletei lehentasuna emoteko asmoz, zirkulazioa mugatzeko asmoa dauka Lekeitioko Udalak Larrotegi auzoa n. Auzokoekin adostu ondoren, Larrotegi birgaitzeko proiektua burutuko du udalak urtea amaitu orduko. Auzoaren berrantolaketaren baitan, saneamendu-sarea, argiteria, eta espaloiak be barrituko dituzte, eta autobusen geltokia egokituko dute. Hori guztia aurrera eroateko, 800.000 euroko aurrekontua aurreikusten du udalak, eta horretarako, Eusko Jaurlaritzak arrantzaren [...]


  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bi eguneko irteera edukiko dute gaztetxoek Baztan inguruetara gunean   duela 33 minutu · Ikusi

    Ume eta gaztetxoen bi eguneko mendi irteera antolatu du Artibai Mendigoizale Taldeak Baztanera.  Irteera, ekainaren 30ean izango da, eta buelta uztailaren 1ean. Ibantelli (698m.) eta Legate (870m.) mendiak igoko dituzte gaztetxoek irteeran. Ibilbideak 8 eta 10 km inguruko luzera izango dute eta 400 edo 500 metro inguruko maldak. «Umeen martxan lau edo bost ordu inguruan egiteko [...]