450 lagun batu dira gaur, Lekeition, LABek deituta egin den eskualdeko manifestazioan parte hartzeko. Parte hartzearen balorazio «oso positiboa» egin zuen LAB sindikatuak, ez ordea momentuko langileen egoeraren gainekoa. Lea-Artibain langabezia gora dihoala azaldu du. Leketion eta Markina-Xemeinen hiru hiletan langabezi tasa puntu bat eta erdi igo da, eta Ondarroan ia 3 puntu, %15era ailegatuz. Egoera horren aurrean, instituzio publikoetatik datorren bakarra pobrezia gehiago, murrizketak eta patronalari boterea emotea dela azpimarratu dute. Horren erantzuna, LAB-en ustez, behetik gora etorriko da. “Horreri buelta emoteko irtenbide bakarra herrietatik erantzutea izango da”, esan dute.
Lekeitioko Udalak Gazta Zati bat dokumentala proiektatuko du Ikusgarri Aretoan abuztuaren 2an . Jon Maiaren zuzendaritzapean egindako dokumentalean agertzen den mezu edo tesia, «Zu zara zure historiaren protagonista eta zure esku dago zer izan nahi [...]
Irakurri gehiago









