Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Lekeitio
2008ko abenduak 5, Barikua

Azken ordukoak

2008-12-02 | 15:18:07

Lekeitioko Azkue ikastolak zilarrezko Q saria lortu du

Eskualdean sari hau lortzen duen bigarren ikastola da, Markina-Xemeingo Bera Kruzen atzetik.

Eusko Jaurlaritzaren Kalitaterako Euskalit Fundazioaren Zilarrezko Q saria lortu du Resurreccion Maria Azkue herri ikastolak. Saria lortu duen eskualdeko bigarren eskualdeko ikastola da, aurreko urtean, sari bera Markina-Xemeingo Bera Kruz ikastolak lortu zuen.

Ez du erantzunik

Bernard Mwangi keniarrak lortu du I. Herri Kroseko sari nagusia

2008-11-29 | 20:16:57

Bernard Mwangi keniarrak lortu du I. Herri Kroseko sari nagusia

Alde zaharreko kaleetan gora eta behera ibili dira adi guztietako

Aspaldiko nahia egia bihurtuz, atzo, I. Herri Krosak alde zaharreko kaleak korrikalariz bete zituen. Guztien artean onena, Bernard Mwangi keniarra izan zen.

Ez du erantzunik

2008-11-18 | 17:43:15

Bederatzi lan aurkeztuko dira lehiaketako bigarren egunean

Metraje laburreko lan guztien artean, Juan Bidegain ondarrutarraren lana botako da.

Euskal Zine eta Bideo Bileraren lehiaketako bigarren jardunaldian, bederatzi lan aurkeztuko dira. 


Ez du erantzunik

Kongresuko lau partaidek Lekeitioko lanak ezagutu dituzte

2008-11-17 | 16:43:25

Kongresuko lau partaidek Lekeitioko lanak ezagutu dituzte

Lekeitioko Itsas Ondarearen Interpretazio Zentroaren lanen nondik norakoak hurbiletik ikusi ahal izan dituzte.

Aurreko astelehenean, Madrileko Kongresuko Josu Erkoreka, Aitor Esteban eta Pedro Mari Azpiazu EAJko diputatu eta alderdi bereko Iñaki Anasagasti senataria Lekeition izan ziren.

16 erantzun

2008-11-14 | 19:24:15

Lekeitioko zinemaldian bertoko bost lanek parte hartuko dute

Lekeitioko lau lan eta Ondarroako bat lehiaketan eta Lekeitioko bat, lehiaketaz kanpo ikusteko aukera izango da.

Ez du erantzunik

2008-11-14 | 16:04:28

Udalak eta ezker abertzaleak tasen gainean azaldutakoak kritikatu ditu EAk

Proposamenak bileretara eroateko eskatu dio ezker abertzaleari; Udalari, proposamenak aintzat hartzeko

«Osoko Bilkura desberdina ala udaletxe desberdina?». Galdera hori egin die EAk ezker abertzaleari eta Udalari alde biok udal tasei buruz adierazitakoaren gainean. Proposamenak bileretara eroateko eskatu dio ezker abertzaleari, eta Udalari horrenbeste aldaketa ez egiteko eta proposamenak guztien artean hartzen uzteko. 
Ezker abertzaleak gehiegikeritzat jo zuen udal tasen igoera. Horren aurrean, Osoko Bilkura aurretik egin izan dituzten bileretan ezker abertzaleko ordezkariek ez dutela ezelako proposamenik egin dio EAk. «Hala eta ere, Hitzari egindako adierazpenetan zenbaki eta portzentaiak agertu zituzten euren desadostasuna adierazteko. Eskertuko genuke horrelako proposamenak bileretan esatea», azpimarratu dute alderdikideek. 

Ez du erantzunik

2008-11-12 | 17:07:00

Alde Zaharreko lehen krosa antolatu dute

Kalian gora-kalian behera krosa hurrengo hilaren 29an izango da eta Alde Zaharreko kaleetan barrena abiatuko da.

Ez du erantzunik

Jaiak neguko hotza berotu du

2008-11-08 | 18:02:14

Jaiak neguko hotza berotu du

Erakusleiho onenaren saria Erkiaga dendak eroan du; Zuriņe Uskolak jaso du saria.

Katu Baltz Eguna goi-goitik ospatu dute lekeitiarrek. Erdi Aroko euskal arropak soinean jantzita, asko izan dira gaur mozorrotuta kalera atera direnak. Goizean Aitor Abaroak pregoia irakurri ondoren, herritarrak jaian murgildu dira. Aurten, erakusleiho onenaren saria Erkiaga dendarentzat izan da.

Erantzun 1

Agenda

ZINEMA


LEKEITIO, Azkue aretoan - 2008-12-05

ZINEMA


LEKEITIO, Ikusgarri zinema aretoa - 2008-12-05

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.