Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Lekeitio
2008ko abenduak 5, Barikua

2008-06-16 | 17:15:30

Udal aurrekontuak egiteko modua aldatzeko eskatu du EAk

EAJk alde batera uzten duela salatu du

Lekeitioko udaletxean Osoko bilkura egin zuten joan den astean, eta gai ezberdinen artean, 2008ko aurrekontuak landu zituzten. Eusko Alkartasunak bost emendakin aurkeztu zituen. Aurkeztutako proposamen «ia guztiak» onartu arren, EAren ustetan ez dago alderdi bien artean «aurrekontu batzuek onartzeko hurbiltasun nahikorik».
Bost emendakin izan ziren beraz, EAk udalbatzarrean aurkeztu zituztenak: «Eluntzetan enpresa txikientzako zerbitzu gunea jartzea; hirisgarritasunaren barruan, herriko hainbat auzotara ailegatzea errazteko ranpak jartzea; Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzari bere garaian adostutako diru-laguntza ematea; Lekeitioko plazan dagoen taberna egokitzea urte osoko erabilpena edukitzeko; eta Eskolapean komun publikoak jartzea».
Hitzari diru-laguntzak ematea izan da adostasunik lortu ez duten puntu bakarra.


Akordio batzuetara ailegatu arren, alderdi bien artean hurbiltasuna falta dela uste du EAk: «Gure uste apalean nahiz eta aurkeztutako proposamen ia guztiak onartu, ez dago hurbiltasun nahikorik alderdi bien artean aurrekontuak onartzeko».
Udaleko egunerokotasunean alde batera uzten dituztela ere gaineratu du EAk: «Oraindik Udaleko egunerokotasuneko gauza askotan alde batan uzten gaituzte, eta gauza gehiegi emanda ematen zaizkigu. Erabakiak aurretik hartuta daude, eta horrek ez du mesfidantza sentimendua gainditzeko laguntzen».

 

 

Jasotako erantzunak:

29

Oroskol | 2008-06-20

NEU "Ta ez segidu hortik ze gauzak txarto amaitxu al dabe. Adi Oroskol."...Txo...hau nok idatzi eban ba?...Zeuk. eta hau amenazu argia da...Eta nire mezuen tonua?...idatziz tonua artzeko kapaz zara?..."Bukatzeko, nire inguruan gauza rarorik ikusten badot, zeure izena difundiduko dogu."...zeuk eta nok gehiago?..."Brigadadedelitosinformaticosdelaguardiacivil"ek edo IP komanduak?...eta zergatik ez dozue "difundiduten" nire izena beste barik?...Hori beste amenaza bat da?...txikitxan gente nagusiak be horixe beori esaten euskuen: kontuz eh, ba dakit nungua zarien da?...Eta gero neu nago amenazaten?...Txo, pentsaten dot prozak poto pare bat bihar dozula...

28

Aitor | 2008-06-20

Kanpotik jarraitu dot eztabaida (?) hau eta, mesedez, lasaitu apur bat, urrunegi jun zariela pentsaten dot-eta.

27

Zubieta | 2008-06-20

Konbenioa enpresa eta langileek adostutakoa da, baina kasu honetan enpresa bera bakarrik nahikoa da agintarien soldata jartzeko, ganera publikoa. Bestetik, udal ezbardinen hanka sartziak ataraten dozuez, bakoitzak bere ideien antzekoak daukazanak babestuz, ni behintzat danakin kantzata nago eta kritikoak izan bihar dogula uste dot, baina danakin.

26

NEU | 2008-06-20

Bukatzeko, nire inguruan gauza rarorik ikusten badot, zeure izena difundiduko dogu.

25

NEU | 2008-06-20

Oroskol zure amenazak beldurra emoten dabe, utzi daigun hemen asuntua. ZUre amenazak atzatik danok dakigu zer dakarren da.

24

NEU | 2008-06-20

Zuen amenazia garbia da txakurrak lotu barik,k daukazuez da, edo ez da halan, bestela beitu aspaldion Lekitton zelan dabizen zuen pata biko txakurrak. Jaioneri Doņa deitzia alago bat da, eta ez nintzan horregatik moskea erabili zenduan tonuagatxik baino. Portzierto debatia zeure kontra ipintzen danian beti balones fuera.

23

Oroskol | 2008-06-20

ZUBIETA..."eta Kirol Erakundearen batzarrean diru galerak jarri zan arrazoi modura"...Zeuk ba diņozu, halan izango da...suposatzen dot Kiron Erakundeko partaidia izan zarelako jakingo dozula hori, ez?...Eta soldatari buruz, oker ez ba nago, alkatien soldatak Eusko Jaurlaritzako soldaten arabera ipintzen dira eta hori diru fijo bat da...bestiak eiņ dabena ez dala arrzaoi naiku?...ba ez, errezoia...baiņa askotan berba eitxeko autoritate moral apur bat bihar da eta hamen askok kritikak heuren interesak zalantzan ez dagozenian bakarrik eitxen dabez...nire ustez, konbenio bat ba dago, alkatiena, maixuena edo konpitxeruena, bestiok ez daukagu ezer esateko...eta geuk nahi ba dogu konbenio horren araberan soldatia kobra, ba alkate, maixu edo konpitxero eitxia baiņo ez daukagu eta bakia...

22

Oroskol | 2008-06-19

NEU..."Ta ez segidu hortik ze gauzak txarto amaitxu al dabe. Adi Oroskol"...zer ba, NEU?...Zumosoleko lehengusuari txibako zara ala?...Edozer edonogaitxik esateko kapaz zara eta zeure gauzakin iņor sartzen danian amenazuak botaten baiņo ez dakizu?...Ba bai, adi egongo naiz...gitxienez zeure beste, ze hamen danontzako egon ahal da tratamentu bardiņa...zeutzako be bai, K.

21

Oroskol | 2008-06-19

Ze ba?...Esan dotena guzurra da ala ?...Nik ez dotzat Jaioneri errespeturik galdu, bada be, Doņa Jaione deitxu dotzat, zeuk NEUK beste batzuri Don Josemaria eta Doņa Mertxe deitu dotzazun modura...errespetu bardiņagaz...eta esandakoa egi egia da, nahi ta zuen gustukua izan ez ...Soldatari buruz, datuak datu, zeuek daukazue, antza danez, benetakuak, eskutukuak, sekretuak eta danak...nik ez dot soldatien gaia atara, zeuen gauzia izan da hori be...zeuen errespetu guztiagaz...

20

NEU | 2008-06-19

Islako akerrarekin bat: Ta ez segidu hortik ze gauzak txarto amaitxu al dabe. Adi Oroskol.

19

Islako Aker Sinbolikua | 2008-06-19

NEU-k esan dabena azpimarragarrija iritzi jat eta barriro ipinikot: Utzi Jaione bakian, errespeto hutsa gaitik bada be, ze batek urria balio izan badu, hori bera izan da. Ta ez segidu hortik ze gauzak txarto amaitxu al dabe.

18

NEU | 2008-06-19

Berborrea ederra daukazu OROSKOL. Izan gaitezen legalak (bueno gu ilegalak ei gara geure herrian, zeuen baimenagaz). Hainbeste datu daukazuz ze esan zenbat diru irabazten daben alkate eta honen ordeak, eta lehen zenbat. Horren arabera baremuak aterako ditugu eta ikusiko dogu nork dion egia. Errezena, zeuek zeuek esatia da inon zuluak ezkutateako, baina bi hauen sooldatiena herri osuan izan da, eta da, komentaua, eta ez Ezker Abertzalekoa jentiagatik bakarrik. Beraz zeuk esaten dozun modura datuak mahaiaren gainian ipini. Beste kontu bat, Utzi Jaione bakian, errespeto hutsa gaitik bada be, ze batek urria balio izan badu, hori bera izan da.

17

Zubieta | 2008-06-19

OROSKOL ordutegia murriztu egin zan, esate baterako pistinia egun osoan zabaltzen zan eta orain 13:30etatik 15:00etara itxita egoten da, eta Kirol Erakundearen batzarrean diru galerak jarri zan arrazoi modura. Ganera hainbat sinadura batu ziran aldaketen kontra baina kasurik bez. Eta soldata jartzeari edo igoerari buruz esaten dozuna, Eudelek soldaten baremo batzuk markatzen dauz, gero udalak baremo horren barrukoa hartuz, kasu honetan oker ez banabil gorenekoa hartu eben eta beren sasoian besteek be egin izana ez da arrazoi ona norberak be egiteko.

16

Oroskol | 2008-06-18

Bai NEU...eta beste guztiok atzamarra txupaten gagoz...Elorrioko eta Busturiako ANVko alkatiak gaur egunguak dira, eh...JC SMen mobida guzti horren azkanengo kapitulua Doņa Jaionen denporan izan zan, Don Zigor, Don Memelo, Doņa PIlar eta beste guztiak aintzen euzanian...eta zu orduan be saltza barruan zeuazan, NEU K...

15

Oroskol | 2008-06-18

"neuk be bai, adibidez, sahiesbideko diruak bertan obran bakarrik gasta dizela esaten dabenak"...eta zertan gehiago gasta da dirua ba?...zeuk esan...eta ez ba daukazu ezer esateko, ixilik egon...iņor lapurtzat bota behar ba dozu, esan argi ta garbi nor, noiz eta zemat lapurtu daben, danok jakiteko...eta bide batez frogak mahai ganian ipiņi eta siņatu zeure mezua...barriro HITZA ADMINISTRATZAILIAntzat bihar lekua...

14

NEU | 2008-06-18

Nik bapez, ikaslia naz eta oraindik aitarene ta amaren gonapetik urteteko nago. San Miguelen garairik nik ez dot ezagutu, baina honena bai...

13

Oroskol | 2008-06-18

ZUBIETA...ez dot usten diru faltiagaitxik izango zanik...bada be langilien ordutegiagaitxik izango zan...baiņa izan leike. Halan ta be, ordutegia moztu ala aldatu egin zan?...nik ezagutzen dodan gentia keixaka euan iluntzian bizarra mozteko denborarik ez zeukelako ordutegien aldaketia zala ta...azaldu hobeto ordutegiena eta gero eztabaidatuko dogu, nahi ba dozu...

12

Oroskol | 2008-06-18

NEU...eta zeuk zemat irabazten dozu?...ez naiz ondo gogoratzen, baiņa, oker ez ba nago, Lekitxoko kargu publikuak udalen elkartiak jarritxako soldatak irabazten dabe...Elorrioko edo Busturiako ANVko alkatiak irabazten daben beste...bakoitzak bere konbeniuen araberan...bestion modura...Eta iake soldaten kontura gabiltzazen...zemat igon zirian alkatien eta alkate ordien soldatak Juan Carlos SMen denporan?...ba 100ko 100...Lekitxoko udaletxian lehenengo liberauak heurak izan zirian...zerotik bi liberaura igon genduan, derrepente. Eta orduan dana ondo?...eta horrez gain, ba dakizue zemat diru erregala eutsan Lekitxoko herriak Juan Carlos SMeri beren kargua itxi ebanian?...8 milloi pezeta...eta erabaki hori EA eta HBren oneritziagaz artu zan...Zeren kontura berbetan gagoz?...8 milloi erregalatia ondo dago eta konbeniuen araberan soldatia kobratia ez?...

11

2008-06-18

Oroskol on atara hortik zure lagunak, zubietak diņon modura,eurentzako dirua artu ta gero Lekittontzako hain biarrezkua dan ( ez, sahiesbidia ez) pistinia ta kiroldegijen ordutegijak murriztu.Probak nai dozuz? neuk be bai, adibidez, sahiesbideko diruak bertan obran bakarrik gasta dizela esaten dabenak

10

zubieta | 2008-06-18

kiroldegikoa eta pistinakoa jarri nahi izan dot

9

Zubieta | 2008-06-18

Euren soldata igotzeaz batera kiroldegiko eta kiroldegiko ordutegia murriztu eben diru falta zala eta.

8

NEU | 2008-06-18

Frogak garbiak dira, zen bat diru irabazten dabe Don Josemariak eta Doņa Merchek?? Egin biderketak eta ikusiko dozu Lekittar askok 2 urtian irabazten dabenak eurak baten. Edo gogoratu behar da be bai, Don Josemariak eta Doņa Merchek hartu eben lehengo erabakia zein izan zan??? EUREN SOLDATAK IGOTZEA. Hori da herrixen alde egitea. txin, txin, txin txin... diruaren hotsa....

7

Oroskol | 2008-06-17

HITZA [ADMINISTRATZAILEA]...beeeno, behingoz irizpide bardiņak euki dozue mezu guztientzako...ia holan jarraitzen ba dozue...eta ohitxura barri hau ez galtzeko, emon bueltatxu bat "saihesbidien" eztabaidatik, ia mezu iraingarririk topaten ba dozue...

6

Oroskol | 2008-06-17

"JOSEBA: Nor dan faltoia?Herrijen kontura aberasten daona."...esan argi ta garbi nor dagon herrien kontura aberasten eta esan, baitxa be, zergaitxik esaten dozun...eta frogak ba daukozuz, askoz hobeto...

5

NEU | 2008-06-17

Barkatu administratzailea, sentitzen dot. Orodkol Faltoia zeu!

4

Hitza [administratzailea] | 2008-06-17

Mezua ezabatuta arauak ez betetzeagatik.

3

Joseba | 2008-06-17

Nor dan faltoia?Herrijen kontura aberasten daona.

2

Oroskol | 2008-06-16

NEU...gero nor da faltoia?...

1

NEU | 2008-06-16

Hitzarik dirurik ez!! Holan altzako dogu herria PNV. Nazkagarri batzuk zarie

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.