
2008-06-17 | 16:19:39
Lekeitioko XVI. Triatloia zapatuan egingo dute
16:30etatik 18:00etara 420 triatleta ibiliko dira Plazakola eta Lekeitio artean
Zapatuan Lekeitioko XVI. triatloia jokatuko dute. Aurten, inoizko parte-hartze zabalena edukiko du trialoitak: 430 partaide edukiko ditu. Horietatik 57 neskak izango dira, eta 373 mutilak. «160 triatleta kanpoan geratu behar izan dira, jende gehiegik eman duelako izena, zoramena izan da», azaldu du Garraitz Kirol taldeko arduradun Luis Aretxabaletak.
Mutilak 16:30ean hasiko dira Isuntza hondartzatik, eta neskak ordu laurden beranduago: 16:45ean. Parte-hartzaileek 750 mtero igerian¬ Isuntza hondartzatik badia erdian dagoen faroa baino urrunago eta buelta hondartzara¬, 22 km bizikletan¬ Lekeitiotik Plazakolara eta buelta¬, eta bost km arin-aringa ¬plazatik Santa Katalinako farora eta buelta¬ egin beharko dituzte. Ordu bat eta 50 minutu inguru beharko dituzte egin beharrekoak burutzeko.
Zapatuko triatloiak eragin handia izango du herriko eta inguruko trafikoan. Triatloian beharrean egongo diren guztiek ahaleginak egingo dituzte arazorik ez sortzeko, baina antolatzaileek egun horretan autoa hartzeko asmoa dutenei deia egin die: «Lea-Artibaikoei eta kanpotik datozenei mesedez eskatzen diegu, 16:30etik 18:00ak aldera ahalik eta gutxien ibiltzeko Plazakola eta Lekeitio artean. Bide alternatiboak erabiltzea eskertuko genuke».
16:30ean hasiko dute Lekeitioko XVI. Triatloia, eta triatletek ordu eta 50 minutu inguru beharko dute zirkuitua amaitzeko. Ostean, sari banaketa egingo dute 19:00etan, Independentzia plazako kioskoan.
2008-06-24
Eskualdeko taldietan ez dabizen kirolarijak ez dira eskualdekuak ala? Edonok sartu leike hankia baina esaten daben lez "corregir es de sabios" Eta hori tokaten jako artikulo hori idatzi dabenari.
ZORIXONAK IRATI ETA JOSEBA,BENETAKO TITULARRA, IGA | 2008-06-23
BENETAKO TITULARRA, IGANDEKO HITZAN.Lekeitioko XVI. Triatloia Mutiletan eskualdeko lehenengoa Joseba Iturraspe lekittarra izan da; nesketan, Irati Etxaburu berritxuarra. Merezi dabe aurrez aurreko elkarrizketa bat bi atleta handi hauek, egin zaien, hutsune informatiboa konpontzeko. Urte osoa gogor entrenatu ostean, horrelako ostikoak aurpegian ez dira gozoak.Prentsa lokalak, bertako informazioa eman behar du.Fidagarria eta zuzena. Uste dut,gai izan zaretela oker hau zuzentzeko!!!Animo Hitza!!!
Iban Galletebeitia | 2008-06-22
nformazioa ongi jaso behar da ongi emateko!!!Joseba Iturraspe Emanaldi izan zen atzokoan 12 garren postuan, lehenengo eskualdeko mutila, lehenengo lekittarra..Lotsagarria deritzot egin duzuena!!!Azaldu ere ez!!! Elkarrizketa bat merezi du!!!balentria guztia ein da gero!!!Animo Joseba!!!Nahizta HITZA-n ez agertu zeu ixan zara lehenengokua!!!Lagunak zurekin!!!Benetako Informazioaren Alde!!! P.D:Ta bai harpideduna naz!!!
2008-06-18
Aupa Garraitz!
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.