Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Lekeitio
2008ko abenduak 5, Barikua

2008-06-25 | 12:03:33

Udalak inoizko aurrekonturik handiena onartu du: 13,5 milioi

Ia sei milioi inbertsioetarako erabiliko ditu; EAren abstentzioagaz onartu dira aurrekontuok

Lekeitioko Udalak historiako aurrekonturik handiena onartu du: 13.596.594 euro. Horietatik 5,8 milioi euro, aurrekontuaren %43a, inbertsioetarako erabiliko ditu. 2007 urtean 11,3 milioi eurotakoa izan zen aurrekontua, eta 3,8 erabili zituen Udalak inbertsioetarako. Bost proiektu nagusik jasoko dute dirua.
Santa Katalina faroko beharrak, Basoalde eta Beitia Hotelaren ondoko zaborrontziak lurperatzea, Santa Elena baselizako konponketak, Turismo Bulego berria eta Atea atzealdearen urbanizazioa dira proiektuok.
Lekeitioko Eusko Alkartasunak Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza egunkariarin biztanleko 1,5 euroko dirulaguntza handitzea eskatzen zuen emendakina EAJk ez du onartu, eta hori horrela, aurrekontuak onartzerako orduan abstenitu egin da.

 

 

Jasotako erantzunak:

27

Beran alde | 2008-07-10

Ona da txo, nahixo neban neuk be hori espresibidadiori banako inglesez, gaņera aurrekuari esandotzo potruk ikutu nahi dabezela ez? Baņa esan dodan modura gauza askotan arrazoia deko, ta gaņera, berbak benenosuak ibiltxen dabenakin arrazoia dakarrenian askotan hoba da ez sartzia ze ikusi dan moduan erantzun be eztotzo ein, mutu laga dau! Ona Auin...

26

betikua | 2008-07-10

Painting all in black, thinking in every colours, making you angry red!... dana baltzezko pinta, kolore guztietan pentsa, da zu haserrez gorritu arazi... da nik ulertzen dotena... da egia esan flipadatxua da, da danean arrazoia daukonena, askotan bai... baina iruditzen jat, neu jodiduta nagolako, ni baino hobeto bizi dirazenak ez dabe merezi holan bizitia... nahiku pobria da. ze beti egongo da nonor gu baino jodiduago... bestela txinuak! da azkanean, danok hobetxera juan barik... bestiak jodiduta pozago egoten gara, behitu zelako tontua da gizakia!!

25

Beran alde | 2008-07-10

Flipaua? Makiņatxu bat egi esan dabenari flipaua? Inglesa eztot ulertzen (eskertuko naban zeozeņek traduzitzia) baņa beste idazkeria Ondarrutar da ta hori bai ulertzen dot, ta irakurri dotezen iritzijetan arrazoirik ejako falta (osua be eztako), nahitxa ondarrukua ixan. Flipauak zarie buruaz paretan kontra juteko preokupaten ez zarienak, ez berak diņon modura "kritika destruktibua" etten dabienak.

24

2008-07-10

earra za flipau... ze elite intelektualeku za?

23

Auiminjulynblak | 2008-07-10

Irakurle bat: bertako kazetarixe edo langili za? Ze ezta normala euran jai egunak holan kontrolati, ala bai? I donīt know! Painting all in black, thinking in every colours, making you angry red!

22

Auiminjulynblak | 2008-07-10

Ah! Ta klaro badatxena gaur agertzen dana atzo idatzitxe dala, eztai zelaik okurriu gatzun hori txorradioi! Muxu bat zeutzat!

21

Auiminjulynblak | 2008-07-10

Bueno, baten bat aklaraten hasten dana, pozten na! ;)

20

IRAKURLE BAT | 2008-07-10

Auiminjulynblak-i erantzuna: Txo! Hitza kritikatzen hasi aurretik, euren jai eguneitxio nabil hitzeitxen, jakin ze funtzionamendu daken. Nik eztakitx badakizun kazetari batek gaur idazten doan egunkariko orrixa, zuk bixar irakurtzen dezula zure etxian. beraz, astelehenetan HITZA ez egotiak ezteu nahi esan astelehenian bertan jai eukitzen deuenik, domeketan baņo. Eta batzutan. Ze eskualde hontan domeka askotan antolatzen dia ekintzak eta HITZAko kazetarixak hor zihar lanian ikustia ezta gaitza izaten. Bestalde, gainerako oporrei dagokionez, Gabonetan, egun puntualak eukitzen ditxue jai: 24, 24, 31 eta 1. Nik eztakitx HITZA etxian jasotzen dezun, baņa harpidedun izango baziņake konturatuko ziņan Gabonetako egun danak eztitxuela jai eukitzen. Baņa klaro, errezena da lanian zozen bitxartian HITZA eta parian topatzen dezun eozein gai kritikatzen hastia: berdin zatzu herrixa, gaixa eta beste faktore danak. Zuk kritikau, eta pozik bizi holaxe. Eta zenbat eta komentaixo gehixo idatzi jendiak, eta zenbat eta gehixo erneatu, zu orduan eta gustoroa. Azken finian eozeinek esango leuke zure helburua dala foro danetan sartu eta jendia kabreatzia, eta batekin baņo gehixokin lortzen dezu: ni neu adibide garbixa.

19

Auiminjulynblak | 2008-07-10

Sartu Etxebarriko zatixan, azkanengo lau notizixak ezti notizixak Ametsen artikuluk baņo, hau da, ezta ixe pasa Etxebarrin ta Etxebarriko batek pasatako iritzixak segidan ipini ta punto. Tourrak 22 egun inguru daukez, hurrengo hiru astitan ze eongora Etxebarriko atalin Ametsen iritzixe bakarrik? Ongo martxan....

18

Auiminjulynblak | 2008-07-10

Betikua-ri: 1. Nik momento baten be eztot Hitzako langile bat bera be atxatu, eurak diz kulpa gitxien dakarrenak eta marroirik handixena fijo (ezta erraza ixan bir egunero Lea Artibairi buruzko notizixak topati) ta neure errespeto dana merezi dabe. Baņe enpresa bat montaten danin ta gaņea era hontaku, publikuai eskatzen gakon erantzunan alturan eon biko da norberan profesionaltasun ta emaitzak (ta aurrekun esandako motibukatxik nitzako Hitza pixkat aparte da). 2.Ondarrun kritika destruktibuaz funtzionaten dou (tristire baņe holan da) ta zoritxarrez denbora asko pasa bikoda hori aldatu arte (ni letra con sangre entra ni pollas) 3. Nik lanordutan ze etxeoten ta zer lagaten doten etxi zuri eztotzu inportaik (trankilla geatzen baza jakin nire lanak eta bertako helburuk betetetxuazela nahitxe Hitzako forun sartu) 4. Ta nik eztakat zetan Txomin L.-ei ixe esan ze eztot uste horrek zerikusirik dakarrenik Hitzan antolaketi, oporrak eta beste hainbat gauzaz. Harrixe bota eta esku gorde edozerrei deitzen gako gaur egun? Forun anonimatu aukera bat da Hitzakuk holan nahi ixan dabelako ta gaņea al dotxue lasai asko iritzixak irakurri eta kontutan hartu. Ikusikou etxen daben edo ez. 5. Zeu be batzutan Hitzaz sutan ipintxen za ez? Ba zeozeatxik ixangora. Nik polideportibu agostun txapati morun ikusten dot Hitzak hartzen daben jai danak (astelehen danak, aste santu, gabonak, agostu, ahaztuten gaztazen egunak...)

17

Auiminjulynblak | 2008-07-10

Guztiz ados na zuaz, Polikiroldegixe zabalik eon bikozan urte osun, zeuk diņozun morun 365 eguneko kuoti ordaintzen da eta. Irakasliai be bestioi beste opor emon bikotzen baņe hau sistemiau totalmente ustela danez, batzuk de puta madre dazen bitxartin gexengo bat a pringar! Baņe batak besti eztau kentzen ta Hitzak karentzixa handixak badaukez ba listo (Ezta Hitza eztotela tragaten, ezagutu apenas kazetariren bat bistaz, ta intentziņoi ona ta helburu duine dakarrela be eztotzut ukatuko, baņe hamen emaitzak exijiu ahalko diz ez? Ta karentzixak salatu bebai, ez?)

16

aurrekua | 2008-07-09

aaztu jat, zure biarrekuak polikiroldegiko bazkidiak badiraz, ados egongo dirazela horreaz usteot

15

2008-07-09

txo, izen raro, ezpadozu tragaten Hitza, ez erosi eta listo.Errez daukazu.Neuk be zeure beste opor eukikot seguruena, Hitzakuak biano gitxiao, ze eingotzau ba! Maixuak be beiratu zemat opor dauken, diru publikoz pagata, baina holantxerik da bizija txo. Eta zuk ezagutuko ez dozun Lekitxoko beste gauza bat: amorru gehiago emoten nau niri Hitzak agostuan lan ez eitxiak baino Lekitxoko jaietan polikiroldegija zarratuta eotiak, nahiz da San antolin eguna bakarrik ixan jai Lekitxon. Eta horrek danok, lagune, udaletxiak pagata daoz, hau da, zeu eta neu eta danon diruaz. Eta nik bazkide kuotia 365 egunetarako pagateot.

14

betikua | 2008-07-08

Ikusten dot zelan egiten dozun zeuk be biharra, Hitzako forutan seguru daukazun aktibidade dana biharreko ordutakua dana. Bat, HITZAk errespeto bat merezi dau, eta hitzako langileak geihago, ez dalako enpresa normal bat, ekimen herritarretik sortutakoa baino, da hori, galtzen ixtea danon errua da, edo zu ez zara akzioduna. Bi, ados nago, produktu majua atara leikela, baina zein norabidetan esaten dozun hori ez dakit? Dana izango da helburuen arabera ezta? Hiru, kritikia ez da beti destruktiboa, da a palos ikasten dala esatea, frankon denborakua iruditzen jat, da la letra con sangre entra ezta?? Ikusi dot, zelan ondarrutarrak a palos ikasi daben formalak izaten (ironia da eh, ondarru zikindu!!). Da kritika konstruktiboak existiduten dau, zertan mejora behar daben esatea moduko erreza da. lau, nik ez dot nahi HITZAren defendatzaile sutsu moduan agertu, ze neu be askotan sutan egoten naz... baina argi daukatena errespeto bat merezi dabela, da jendeak errezegi egiten dabela berba. Inork egiten dabena zelako errez ikusten dan eh!!! da norbere biharra gatxena. HITZA ez da enpresa bat izan behar, beraz, bere norabidea eskualdean, hurbileko komunikabide independiente eta euskalduna nahi dogunona da!! Da holan errespetua faltaten ibili nahi badozu edo aurpegira esan edo izena ipini, edo ez dozuz ezagutzen HITZAko ondarruko langileak, Txomin L., da juan da esan, da ez egin harria bota da eskua ezkuta!

13

Auiminjulynblak | 2008-07-08

Biharrin dakaten hiru lekatxarrak be ados daz, buruaz baietz eizte aurreko iritzixe irakurri dabenin.

12

Auiminjulynblak | 2008-07-08

Neuk naxen egunero hamar orrialde eingo bazin, baņe seriotasun bateaz lanik ezin bada ein, ba lagune gaba zalakun egune. Nire aldin opor asko dakarre hitzakuk aste santu, uda, gabonak... Eta hitza be enpresa bat dan heinin minimo batzuk eskatu ahal ixangoriz ez? Ta usteot horrek minimuok gaur egun ez dizela beteten, oindala pare bat urte ba bai, esperientzi gitxia eukelako, baņe gaur egun Hitzak dakarren rekorriduaz askoz produkto majua ata bilitxake. Eta esatetzuten morun, ez bada posible txapa ta listo. Gaņea kritika destruktibutik asko ikasten da ez? (Ez esan kritiki konstruktibu ixan bir danik ze bazter danetan nik neuk behintzat destruktibu ezaguturot, ta a palos ikasi etxen da, gusta ala ez)

11

Bueno | 2008-07-08

Ia. Horrenbesterako be ezta ixango. Gure etxera heltzen da Hitza, eta uste dot nahiko produkto majua dala. Ta gustaten etxakonak eztaixela irakurri. Batzuk kritikatiarren edozer kritikakoleuke... Ta oporrari buruz zer dekozu esateko ba? Biharra eitten dabenak eztabe eukitxen oporrik ala? Ta diru nahikorik ezpadao agostuan be zabalik eukitxeko, zer eingo dabe: 12 hilabete biharra? Txo, zentzu apur bat euki e? Norberantzat nahi eztana bestiai ez desio, ezta?

10

Auiminjulynblak | 2008-07-07

Lekitxarra ez banintz be iritzixa emon ahalko dot ez? Ta kazetaritza Euskaraz dalako edozer libre? Neuk be al dotez lau lagun batu ta egunero mokordotxo bat atara, hori bai EUSKARA hutsian!

9

| 2008-06-27 | 2008-07-04

ixen raro: lekitxarrok nahi doguna ein bir dabe partido politikuek, etxuria guztija daukazu zu lekitxarra ez zariena . Bigarrena, ni ez naz Hitzakua, eta badakitx hobetzeko gauza asko daukela, baina gure lurraldeko kazetaritza euskara hutsian, ba esango nazu beste nun topa leiken...

8

Auinjulynblak | 2008-07-03

GEU, Hitzai lagundu? Zer za bertako kazetari bat edo ez? Ze hori txorradioi botati be... Laguntzak merezi dizen neurrixan ez? Ikusitxe ze emaitza dakauen egunero esku artin ta urte osun jai egunetaz gain asako opor hartzen daben egunkari bat ixanda...

7

2008-07-02

Danak dira bardinak eta eon beti bakoitza bere lagunari aurpegia ataraten! Politikak dana kakaztuta dauko Euskal Herrian!

6

2008-07-01

5 a bai eurak ixan zirian suelduak ion eutzena euren buruari...bai...eurak...beti eurak...aiii no te jode

5

2008-06-30

%43a inbertsioetarako eta falta dan %47? boltsillorako? BAI, MEMELOK EDO TXIPIK EITXEBEN MODURA

4

NEU | 2008-06-27

Hobeto islako milia konpondu, penia emoten dau. Ez daukazue lotsarik, erakusketia monta irlan eta bertarako bidia zizko eginda.

3

GEU | 2008-06-27

%57 hori ez da behintzat Hitza-ri laguntzeko.Igual batzun soldatak igongo dabez barriro % 37, nok jakin.Argi dagona herriari sahiesbidien ganeko informazio minimamente zehatza gastaten ez dabela gastako dirurik, oin arte ez dabe ein da. Sahiesbidia ein da gero esango dabe "zelako inbersino ona ein da Lekitxon baina!", aalik eta botorik eta gehien hartzeko, baina bitxartian herritar asko beren galderari erantzun barik.

2

IZena | 2008-06-25

Hori zaborrontzijak lurperatziena......juzgauen aurrian daozenak earra ataraten dabe atza ta ganera geijenetan ezin leikez erabili.

1

IZena | 2008-06-25

%43a inbertsioetarako eta falta dan %47? boltsillorako?

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.