Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Lekeitio
2008ko abenduak 5, Barikua

2008-07-07 | 16:36:01

'Lekeitio artean' erakusketa, zabalik

1250 urtetik 1900 urtera arteko herriko hgistoria batzen du 32 obratan

Lekeitioko Udalak eta Bilboko Arte Sakratuaren Museoak Lekeitio artean izeneko erakusketa jarri dute Andra Mari elizan. Bizkaiko Ondarearen Hedapen Planaren barnean antolatutako erakusketak 32 arte lan batzen ditu: 1250 urtetik 1900 urtera arteko Lekeitioko artearen historia biltzen dute lanok. Abuztuaren 31ra arte bisitatu ahal izango da.
Erakusketan azalpen panelak daude jarrita, baina horretaz gain bisita gidatuak ere egin daitezke, eta audio-gidak daude lau hizkuntzatan: euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez.
Lekeitio artean 10:00etatik 18:30era bisita daiteke. Bisita gidatuak ordu puntuetan hasiko dira eta 45 minutuko iraupena edukiko dute. Azken bisita 18:00etan hasiko da eta euro bat balio du.Audiogidak nahi dituztenek euro baten truke erabili ahalko dituzte.
Bestalde, erakusketagaz batera, Lekeitioko erlijio-ondarearen gida izeneko liburua ere kaleratu dute. 10 euroren truke eros daiteke.
Informazio gehiago Turismo Bulegoan lor daiteke: bertara joanda edo 94-684 40 17 zenbakian.


Publikoarentzat ikusgai egoten dira erakusketak batzen dituen obretako asko; baina beste batzuk, sekula erakutsi eta ikusi gabeak dira. Andra Mari elizan, Konpainiaren elizan, Santo Domingo komentuan, Arropaingo Madalena baselizan eta Santa Katalinan daude eskultura, margo, jantzi, urregintza, burdinesi eta planoak, besteak beste.


 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.