
2008-10-20 | 15:31:14
Isuntzak Ecoplayas ziurtagiria lortu du
Ingurumena ›› Lekeitioko Udalak, hondartzaren kalitate eta kudeaketa onarengatik jaso du kalitate ezaugarria.
2008-10-17 | 18:14:52
Adinekoak zaintzen dituztenentzat laguntza psikologikoko taldea sortu da
Astean behin, zortzi saiotan zehar, ordu eta erdiko saioetan batuko dira emozio mailako gaizki egona murriztu asmoz.
2008-10-16 | 14:33:21
Lekeitio 2009ko Lonely planet bidai-gidan agertu da
Bidaizaleen artean erreferentzia den gidak proposatzen dituen hamar lekuetatik bigarren azaltzen da Euskal Herria
2008-10-15 | 17:26:44
LAB sindikatuak alkatearekin berba egitea ezinezkoa dela salatu du
Agintariak langileei ezer esan barik komunikabideetan adierazpenak egin izana egotzi nahi izan dute.
Irailaren 19an, udaltzaingoa ertzaintzaren komisaldegira lekualdetzearen gaiari buruz hitz egiteko, alkateari eskaera egin zioten, baina ia hilabete ondoren, ez dute haren berri.
2008-10-14 | 16:16:18
Lekitto Bixirik lehen Herri Krosa domekan
Korrikaldiaren ostean, besteak beste, Talatik islarako pelota jaurtiketa egingo da.
Saihesbide honekin ados ez dagoen plataformako kideek ekimen desberdinak antolatu dituzte azken hilabeteotan.
Plaza Bete Ekimenean martxan jarritako dinamikak positibotzat jo dituzte plataformakoek eta herritarrei mezua zabaltzeko beste batekin datoz domeka honetan
2008-10-14 | 15:57:54
Marmitako eguna antolatu du Itsas-Baserri jubilatu elkarteak
Lekeitioko elkarteak, dagoeneko ohikoa bihurtu den bazkarirako deialdia luzatu die eskualdeko jubilatuei
Duela hamabost urte inguru hasi zen Lekeitioko Itsas-Baserri jubilatu elkartea Marmitako eguna ospatzen. Zapatuko atun erregosi jana, dagoeneko, eskualdeko beste taldeen egutegietan klasiko bilakatu da.
Menuak 11 euro balioko ditu eta apuntatzeko jo herrietako jubilatu elkarte desberdinetara.
Menua: marmitakoa, solomoa piperrekin eta postrea. Prezioan edaria eta ogia ere barneratua dago.
2008-10-10 | 14:44:31
Eguen eta barikuan, Lekeition aste honetan zehar protagonista izan den tximinoia nola prestatu ikasten aritu dira , herriko eta kanpoko hainbat ikastetxeetako haur eta gaztetxo Trinkete aterpetxean.
Leioako Ostalaritza Eskolako hiru irakasle, guztiak lekeitiarrak, eguen eta barikuan ikastetxe desberdinetako ume eta gazteei tximinoia nola prestatu irakasten aritu dira. Hala nola, txibiak tintan, kipularekin, rabak eta tomate txikiekin lagunduriko brotxetak prestatu dituzte irakasle adituen laguntzarekin.
2008-10-08 | 16:50:28
Tailer bi egongo dira nagusientzat, burua eta gorputza «ondo zaintzeko»
50 urtetik gorako pertsonek eman ahal dute izena udaletxera deituta; tailer biak doan izango dira
Gorputza eta burua bizkor mantentzea helburu duten tailer bi ipiniko ditu martxan Udalak. 50 urtetik gorako herritarrei begira antolatu ditu ikastaro biok, urteetan aurrera daroan Bizitasunez Bizitzen programaren barruan.
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.