
2008-05-12 | 14:30:43
Buruko zapia ipintzen ikasteko tailerra egongo da zapatuan
Eguenera arte eman ahalko da izena kultur etxean; 10 euro ordaindu beharko dira pertsonako
Aittitta Txiki elkarteak baserritarren buruko zapia ipintzen ikasteko tailerra antolatu du zapaturako. Izen-ematea zabalik dago, eguenera arte, kultur etxean. Herrian antolatzen eta ospatzen diren ekimen askotan buruko zapia erabiltzen dela kontuan hartuta antolatu dute tailerra. Ordu bi inguruko saioa izango da, eta parte-hartzaileek telazko euskal zapia «ganoraz» ipintzen ikasteko aukera edukiko dute.
Oroskol | 2008-05-22
Koño Aitor....berton orrialdian daukazu linka baiña... Goiko lerro berdiaren azpian, eskumarengo linkan "Papereko edizioa". Bai? Eta zorionez herria oso bizirik dago, batzun penarako, ze nahiago izango eben benetan herria hilda egongo ba zan, heurak nahi dabena eitxeko...hobeto esanda, deseitxeko.
Aitor | 2008-05-21
Esan dot, ba, ezin dodala irakurri paperezkoa, kanpoan bizi naz-eta
Oroskol | 2008-05-21
Irakurri paperezko edizioa...
aitor | 2008-05-19
Kanpuan bizi nazen lekittarra naz. Herri-minez, egunero sartzen naz hemen ezin dot paperezkua leidu-eta. Astebete daroat burukozapia iminteko ikastaro hona barri leiduten. Zer pasaten da, ba? Ez da ezer pasaten Lekitton? Ala ez dago inor eskribiduteko? Oso interesgarria da burukozapiarena, baña ez dago beste notizirik herrian? Hain hilda ete dago gure herria?
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.