
2008-06-02 | 15:50:33
'Plaza Bete' ekimena ekainaren 22an egingo dute, 12:30ean
«Bakoitzak bere arrazoiekin, saihesbideari eta bere ondorioei desadostasuna erakusteko gunea izango da ekainaren 22koa»
Lekeition saihesbidea egiten ari dira bertako Udala eta Bizkaiko Diputazioa. Proiektua herritarren iritzia eskatu barik eta «benetako eztabaida bat eman barik» doa aurrera. Hori salatzeko, bakoitzak bere arrazoiekin saihesbideari eta bere ondorioei desadostasuna erakusteko, ekainaren 22an, domekan, Plaza Bete ekimena egingo dute. 12:30ean batuko dira.
Saihesbide Honegaz Ados Ez Dagoen Plataformak deitutako ekimena da, baina, herritar gehiagok ere parte hartu dute: «Ekimenean parte hartzeko deia egiteko ateratako kartelean 469 lekeitiar ditugu: benetako herri eskaera baten izaera duen kartela atera dugu», nabarmendu dute plataformako kideek.
Plaza Bete ekimenagaz herriko hainbat rock taldetako kideak ere bat daudela zaldu dute Saihesbide Honegaz Ados Ez Dagoen Plataformakoek: «Horren erakusgarri da herri eskaerari melodia jarriko dion kanta aterako dugula».
Kanta bakarrik ez, logotipoa ere egin dute: «Lekeitioko bazter guztietan ikusi ahal izango den logotipoa egin dugu: herri eskaera honen ikurra».
2008-05-27 | 16:48:08
Plataformak Plaza bete ekimena egingo du ekainaren 22an
Zapatuan 13:00etan aurkeztuko dute ekitaldian udaletxe aurrean
Saihesbide Honegaz Ados Ez Dagoen Plataforma azken asteotan herriko jendeagaz batu da
2008-05-21 | 13:36:06
Ezker abertzaleak Udal Foroetan ez parte hartzea erabaki du
Martitzenean kontzentrazioa egindu du aldeldiak 'Lekeition demokrazia zero' lelopean
Lekeition Udal Foroak martxan jarri nahi dituzte, eta ezker abertzealek, lehen batzarrera joan ostean, parte-hartzeari ezetza ematea erabaki du. Hiru dira emandako arraoziak: "Orain dela bost urtetik bizi dugun apartheid egoera, Euskal Herrian bizi dugun salbuespen egoera, eta Lehendakariak foroagaz lortu nahi duen helburua".
Bestalde, maritzenean 19:30ean udaletxeko eskaileretan kontzentrazioa deitu du alderdiak Lekeition demokrazia zero lelopean. "Hausteskundeetan urteurrena salatzea da helburua; urtebete ostean oraindik kalean gaudela esatea".
2008-05-19 | 17:18:18
31. Euskal Zine eta Bideo Bileran parte hartzeko epea zabaldu dute
Azaroaren 18tik 22ra izango da aurtengo edizioa; beharrak irailaren 20ra arte aurkeztu daitezke
Lekeitioko Euskal Zine eta Bideo Bileraren 31. edizioa ospatuko dute aurten. Iaz jaialdiak jarraipenik ez zuela edukiko esan zuten antolatzaileek: antolakutzan laguntza falta zuten. Baina aurrera egitea erabaki dute. Beharrak irailaren 20ra arte aurkeztu daitezke eta horretarako Eusebio Erkiaga Kultur Etxera eroan edo bidali beharko dira. DVD formatuan egindako lanak izan beharko dira, eta euskarazkoak.
2008-05-12 | 14:30:43
Buruko zapia ipintzen ikasteko tailerra egongo da zapatuan
Eguenera arte eman ahalko da izena kultur etxean; 10 euro ordaindu beharko dira pertsonako
Aittitta Txiki elkarteak baserritarren buruko zapia ipintzen ikasteko tailerra antolatu du zapaturako. Izen-ematea zabalik dago, eguenera arte, kultur etxean. Herrian antolatzen eta ospatzen diren ekimen askotan buruko zapia erabiltzen dela kontuan hartuta antolatu dute tailerra. Ordu bi inguruko saioa izango da, eta parte-hartzaileek telazko euskal zapia «ganoraz» ipintzen ikasteko aukera edukiko dute.
2008-05-09 | 15:08:25
Paparroiak saskibaloi taldeak etxean amaituko du aurtengo denboraldia
Erandioren kontra neurtuko dira lekeitiarrak; irabazteko aukerak dituztela aurreratu dute.
Erandioko taldearen kontra jokatuko du Paparroiak saskibaloi taldeak denboraldiko azkenengo partida. Zapatuan dute hitzordua, 16:30ean, Santi Brouard kiroldegian.
2008-05-09 | 13:02:43
Eskolarteko olinpiaden azken topaketak egin dituzte gaur DBH 3. eta 4. mailako ikasleek
Lekeition bildu dira hainbat kirol egiteko
Lea-Artibaiko eskolarteko XIX. kirol eta jolas topaketak atzo amaitu zituzten DBH 3. eta 4. mailako ikasleek. 404 ikasle inguru Lekeition bildu ziren hainbat kirol egiteko: taldekoak, esku pilota, eta ekintza bereziak, besteak beste. Futbola, saski baloia, bolei hondartza, pala, esku pilota, hip-hop, piragua, eskalada, spinning eta pentlatoia egin dituzte. Hiru barikutan egin dituzte eskolarteko olinpiadak: apirilaren 18an hasi zituzten LH5. eta 6. mailakoek, 25ean DBH 1. eta 2. mailakoak etorri ziren Lekeitiora, eta gaurkoan DBH3. eta 4. mailakoen txanda izan da.
2008-04-30 | 14:29:55
Lekeitioko marinelak etxean daude
12:00etan ailegatu dira Loiuko aireportura, Madriletik
DEIALDIAK
Hankapaloen kalejira erraldoia
LEKEITIO, - 2008-06-24
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.