Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Lekeitio
2008ko abenduak 5, Barikua

2008-06-02 | 15:50:33

'Plaza Bete' ekimena ekainaren 22an egingo dute, 12:30ean

ŦBakoitzak bere arrazoiekin, saihesbideari eta bere ondorioei desadostasuna erakusteko gunea izango da ekainaren 22koaŧ

Lekeition saihesbidea egiten ari dira bertako Udala eta Bizkaiko Diputazioa. Proiektua herritarren iritzia eskatu barik eta «benetako eztabaida bat eman barik» doa aurrera. Hori salatzeko, bakoitzak bere arrazoiekin saihesbideari eta bere ondorioei desadostasuna erakusteko, ekainaren 22an, domekan, Plaza Bete ekimena egingo dute. 12:30ean batuko dira.
Saihesbide Honegaz Ados Ez Dagoen Plataformak deitutako ekimena da, baina, herritar gehiagok ere parte hartu dute: «Ekimenean parte hartzeko deia egiteko ateratako kartelean 469 lekeitiar ditugu: benetako herri eskaera baten izaera duen kartela atera dugu», nabarmendu dute plataformako kideek.
Plaza Bete ekimenagaz herriko hainbat rock taldetako kideak ere bat daudela zaldu dute Saihesbide Honegaz Ados Ez Dagoen Plataformakoek: «Horren erakusgarri da herri eskaerari melodia jarriko dion kanta aterako dugula».
Kanta bakarrik ez, logotipoa ere egin dute: «Lekeitioko bazter guztietan ikusi ahal izango den logotipoa egin dugu: herri eskaera honen ikurra».

 

 

Jasotako erantzunak:

14

Oroskol | 2008-06-19

..."Bestela juan ta galdetu Ipasterreko udalari zemat informazino dauken eta ze interes dauken bide hori eitxeko, ze nik ein dot."...zeuk diņozun moduan, Ipastarreko datuak zeuk daukazuz eta ni eskatzen nagon gauza bakarra zeuk daukazun ipastartarren eretzia berton idaztia bakarrik da...nik ez daukaraz datu horrek, ez dotelako ipastarren galdetu. Zuk barriz bai...kontaizu zer esan dotzuen...hori bakarrik.

13

2008-06-19

Aburriduta naukazu Oroskol! Dana galderia, dana guzurra. Argudijuak eta datuak emoten hasten zarirnian eingo dogu berba.

12

Oroskol | 2008-06-06

..."Bestela juan ta galdetu Ipasterreko udalari zemat informazino dauken eta ze interes dauken bide hori eitxeko, ze nik ein dot."...Kontaixu ba, Ipastarren esan dabena, ba...edo hori be sekretua da?...nik nahi neuke jakin ipastartarreko udalak zer diņuan...oso interesgarria izan leike...Animo, txabal...bota egi guzti horrek...

11

Oroskol | 2008-06-06

Ez ba!!...beitu zelan dagozen hondorata kale erdiko arketak eta gero esan zergaitxik pasadan hori...bizikletak gaitxik ez, seguru...

10

2008-06-06

Ez dao ikusi nahi ez dabena baino itsu handijaorik! Ta ondinoko ez dot ikusi zure testuetan saihesbidia biharrezko eitxen daben argudijo bakar bat bera be, ez bada existitzen ez dan trafiko hori ekiditia.

9

Oroskol | 2008-06-05

Ein dozu?...eta zer erantzun dotzue?...ze niri, lekitxar modura, Gardatako errebueltak kentzia edo ez eta Arropaiņeko erdi erdian sahiesbidiaren rotondia ipiņi edo ez ez, bost axola...Eta horrek erabaki "tonto" biak Ipastarren artu dira...Ipastar izan dalako erabaki horren arduria daukon bakarra...honek erabaki biak ez dira txorradak eta Ipastarreko Plenuak hartu ebazan beren garaian, ez Lekitxokuak...Lekitxok Ipastarreko terrenuen izaeran ez dauko zer esanik...oseake, esan ia zer erantzun dotzuen Ipastarren..."Dana einda daonian konturatuko gara zein zan euren benetako helburua eta zetarako nahi eben saihesbide bat"...ia, ain argi ba dagoz argudiiuak, zetaz konturatu bihar gara saihesbidia amaitzen danian?...eskutuko zer edo zer dagola esaten pasaten dozue denporia eta, azkanian, eskutuko gauza guztiak saihesbidien foruetan esan dira?...ba hauxe da sekretu kutria, ez?

8

2008-06-05

Ni zuaz flipa eitxen dot. Behin ta barriro zaoz argumentu eta informazino eske ta behinta barriro emoten jatzuz argudijuak baina entzungor segitzen dozu. Ez noia 100.enez Saihesbide honek zer ekarriko daben eta ze helburu daukozen azaltzen ze ia kantzaten hasitxa nao. Horrek jakin nahi badozuz, irakurri Saihesbidia emon dan foro ezberdinetako informazinoia ta ez izan errepikakorra. Ta Ipasterreko lurren kontura... Lekittok sustatuta proiektua izan dala esatia besterik ez daukat. Bestela juan ta galdetu Ipasterreko udalari zemat informazino dauken eta ze interes dauken bide hori eitxeko, ze nik ein dot.

7

Oroskol | 2008-06-04

"Dana einda daonian konturatuko gara zein zan euren benetako helburua eta zetarako nahi eben saihesbide bat"...Beno...baiņa esan ba zein izan ahal dan benetako helburu hori?...eta bereiztu zentzuk dirazen Lekitxoko Udalaren helburuak eta Ipastarreko Udalarenak, ze saihesbidiaren eguneko 95 baiņo gehiago Ipastarreko lurretan dago kokatuta...eiņ argi berba, batetik behin...

6

2008-06-04

Baina bueno zoritxarrez ta gauziak holan segitzen badau probak beranduegi etorriko dira. Dana einda daonian konturatuko gara zein zan euren benetako helburua eta zetarako nahi eben saihesbide bat ta orduan beranduegi izango da, kaltia einda eongo da.

5

2008-06-04

Antza obra guztirako euken sostenibilidade aurrekontua be hile bitxan gasta dabe ta...

4

IZENA | 2008-06-03

Nahiku misterijo ezta informaziņo faltia, olan komentatiarren presupuestuak eta zeretan gasta dabezen da hori dana...

3

Oroskol | 2008-06-03

Ba ondo...pozten naiz. Nik horrek "eskutuko" misterioak agirtzia nahi neuke (frogakin, noski), baiņa...

2

IZENA | 2008-06-03

Ez bada geratu argi, Oroskol zeuaitxik nabil

1

IZENA | 2008-06-02

Ni ados nao esaten dabenagaz, inori ezer esan barik eskutuan erundako proiektu bat da ta Lekitto moduko herri batentzako handijeija da.Eskutuan erutiak beren gauzak dakar, gauza geijao etxeko planak eotia adibidez. Ta horrek gauzak zer al dizen ixan naijao ez komenta. Irakurtzen eon naz ta hortik badabil bateobat beti dana lotzen dabena ezker abertzaliagaz, ni herrittar modura nao amen berbetan ez ideologi bat defendiduten.argi euki

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.