Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Lekeitio
2008ko abenduak 5, Barikua

2008-06-04 | 16:09:53

Merkatu Plazan igogailua jarriko du Udalak

50. urteurrenean, hobekuntzak egingo ditu

Lekeitioko Merkatu Plazak 50 urte betetzen ditu aurten, eta Udalak, «gunea suspertzeko helburuagaz», hobekuntza beharrak egingo ditu. Hasteko, kristalez hornitutako igogailua jarriko du oztopo arkitektonikoak ezabatu eta merkaturako sarrera erosoagoa egiteko. Bestalde, komunak konponduko dituzte, eta saltokien aurrean jesarlekua jarriko dute.
«Merkatu Plaza egin zenetik 50 urte betetzen diren honetan, suspertu egin nahi dugu. Hortaz, toki erosoagoa bihurtu eta sarrera errazteko asmoz hobekuntzak egingo ditugu», azaldu du Udalak. « Mugikortasun urria daukatenak, umeen kotxetxoagaz sartu behar direnak, eta beste hainbat herritarrei bertaratzeko erraztasunak emateko, igogailua jartzea izango da bertan egingo dugun beharrik handiena», gehitu du.
Igogailua kristalezkoa izango da, eta merkatuaren diseinua kontuan hartuta, igogailua erabilita kalera atera ahal izango direa herritarrak goiko solairutik. Behar horrek 80.000 euroko kostua edukiko du.
Behar horrekin batera, komuneko konponketak ere egingo dituzte, eta saltokien aurrean jesarlekuak jarriko dituzte: «Jesarlekua, erosketak egitera doazenek gorde beharreko txandari eroso aurre egiteko izango da», argitu du Udalak.


 

 

Jasotako erantzunak:

8

Oroskol | 2008-06-15

NEU...epe laburrian, Lekitxon eingo dan hotel bakarra Kofradiak eingo dau...eta iņok ez dau esan berba erdirik pe...zergaitxik?...bestalde, hotela beste lategi moduko garrantzitsua da, aberastasuna ekarten dau, lanpostu mordo bat sortzen da...zartaiņak eitxeko fabrika bat bai, baiņa hotela ez...zergaitxik?

7

NEU | 2008-06-14

Ikaratuta nago, Oroskolegaz konforme %100an, baina antzoki bate egiteko eh!! Ez hotel bat.

6

Oroskol | 2008-06-12

Errezo guztia daukazu...baiņa gaur egungo erosketa ohitxurakin, merkatua berbiztia ez da izango bape be erreza...ez da eroslien faltia bakarrik, produktoriak eurak be ia ez dira etorten...lehengo baserritxarrak zahartu ein dira eta baserritxar "modernuak" errezago dauke dendetan edo estankuan saltzeko...Beste alde batetik, dabillen mugimendu apurra ikusitxa, hobeto plazamerkaua beste leku batera eruan eta beren lekuan antzoki bat ein...

5

2008-06-12

Ni neuri ondo iruditzen jat astentzorena, baina horretaz gain beste gauza batzuk be ein biharko zirian plaza-merkaua ta bertoko produktuak sustatzeko.

4

Oroskol | 2008-06-06

Joooooder...zer ein dot txarto?

3

neu | 2008-06-06

lEHENGO ALDIZ oROSKOLOLEGAZ KONFORME.

2

Oroskol | 2008-06-05

"hori baņo gauza garrantsitsuauak eongo dira etxeko diru gitxiauaz"...zer, esate baterako?...palazamerkatuan jente nagusia bakarrik dabil...beste guztiok hipermerkatuetara joaten gara, derrigorrez eta zoritxarrez...eta jente nagusia ezin da eskillera horretatik ibilli...izatez, neure tia bat be jauzi zan eta kriston kolpia hartu eban...balioko proposamenak eitxeko gai ba zara, bialdu mezu bat udaletxera...merkatuko erabiltzailiak eskertuko dabe proposamenori...

1

IZena | 2008-06-05

Zeozer ein bir da plaza merkauari bizitxasuna emoteko, triste dao ta. Igogailua?? hori baņo gauza garrantsitsuauak eongo dira etxeko diru gitxiauaz

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.