Lea-Artibaiko biztanleek larrialdietarako azpiegitura barri bat daukate. Udalak osakidetzagaz sinatutako hitzarmen bat tarteko, heliportu barria jarri dute Ispasterko suhiltzaileen entrenamendu zentroan. Herrigunetik bi minutura ¬ eta Lekeitiotik be hurbil¬ dago. «Larrialdiei erantzuteko koordinazioa erraztuko du heliportuak», azpimarratu du Ispasterko alkate Jesus Lekerikabeaskoak. «Horrek ez du esan nahi helikopteroak beti bertan lurrartuko duenik; azkan hitza beti [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:heliportua, Ispaster, larrialdiak, lurrartzea
Bidalita Azpiegiturak, Herriak, Ispaster | Ez dago iruzkinik »
Miamin (AEB) jokatutako desafioa gitxigatik galdu du Aritz Erkiaga ispastertarrak. Zapatuan izan zen neurketa, Jai Alai eraberrituaren irekiera tarteko. Egun handirako partidu handia antolatu zuten antolatzaileek, bertako lau pilotari onenen artekoa. Alde batetik, Erkiaga eta Imanol Lopez zumaiarra aritu ziren, eta bestetik, Iñaki Osa Goikoetxea zumaiarra eta Eric Irastorza bidartetarra. Oso gogorra eta lehiatua izan zen partidua. Ordu bete eta hamar minutuan tanto luze eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Zesta-punta; Jai Alai; Miami
Bidalita Ispaster, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Lea-Artibaiko bertsolariek aurten be BBK sariketaren finalean egoteko txartela lortu dute. Azkan hiru urtean finalean topatu duen taldea gainditu dute horretarako: Ipar Uribe. «Iaz txapela eurek eroan zuten. Han gelditutako arantza kendu dugu gaurko [atzoko] saioan», dio Lea-Artibaiko nagusien mailan aritu den Eneko Arratek. Bi taldeetako bertsolarien artean aldaketa ugari egon dira. Ipar Uribek oso [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:BBK sariketa, bertsolariak, finala, Lea-Artibai
Bidalita Herriak, Ispaster, Kultura, Mendexa, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
BBK sariketako finalean egongo da aurten be Lea Artibaiko taldea. Ipar Uribeko betsolariei irabazi diote gaur Derion, eta horrek finalerako txartela emon die. Ipar Uribe iazko irabazlea zen, baina aurten oso talde gaztea oholtzaratu du, eta bertsolarien gaztetasuna eta esperientzia falta nabaria izan da. Lea Artibaikoak, ostera, eroso aritu dira, baita txapelketan lehen aldiz aritu [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:BBK sariketa, bertsolariak, finala, gazteak
Bidalita Herriak, Ispaster, Kultura, Mendexa | Ez dago iruzkinik »
Taro, Chim eta Capak ataratako argazkiekin osatu dute erakusketa. Ekainera arte egongo da zabalik, Bilboko Arte Ederren museoan. Maleta mexikarra deitutakoan agertutako irudiak dira oinarria. Maleta mexikarrean, galdutzat jotzen ziren hiru negatibo kaxa agertu ziren. Erakusketa aurrez New Yorken eta Bartzelonan bakarrik egon da. Ekainean Madrilera eroangi¡o dute.
Irakurri gehiago
Etiketak:36ko gerra, argazkiak, Capa, Chim, irudiak, Taro
Bidalita Gizartea, Herriak, Ispaster, Kultura, Mendexa | Ez dago iruzkinik »
Gaur hasi da BBK sariketa Durangon. Lea-Artibaik Bilboaldearen aurka zeukan kanporaketa, eta bertsolariak saio gogorra izango zela jakinda igo dira oholtzara. Nagusien mailan, Eneko Arrate eta Nerea Ibarzabal markina-xemeindarrek eta Xabier Iturraspe lekeitiarrak kantatu dute. Txikien mailan, ostera, Elene Lejarzegi, Josune Aramendi eta Naroa Loiola daude. Guztiak pozik agertu dira saioa bukatutakoan. Hurrengo kanporaketa Derion [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:BBK sariketa, bertsoak
Bidalita Herriak, Ispaster, Kultura, Mendexa | Ez dago iruzkinik »
Eskualdeko hainbat herrik egin duten modura, Ispasterko herritarrek be Sahararen aldeko bilketa antolatu dute. Udala osatzen duten bi alderdien (EAJ eta HA) babes osoa dauka ekimenak. Batez ere bi motako gauzak ari dira eskatzen: alde batetik, emakumeentzako oinarrizko beharrizanetarako elementuak; esaterako, konpresak eta nagusientzako pardelak. Beste alde batetik, galtzen ez diren produktuak; besteak beste, arroza, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:bilketa, elkartasuna, janaria, laguntza, Sahara
Bidalita Gizartea, Herriak, Ispaster | Ez dago iruzkinik »
2011n gertatu zen bezelaxe, Egoitz Murgoitio (Hirumet) izan da Ispasterko helmugan besoak igo dituena. Proba eskuratuta, Euskal Federazioaren egutegia osatzen zuten hamalau probetatik hamairu bereganatu ditu. Inoizko zirkuitio gogorrenari aurre egin behar izan zioten txirrindulariek Ispasterko ziklo-kros proban. «Batzuk ibilbideari zailtasuna emon behar izaten diote. Gurean ez da horren beharrik izaten, eta, aurten, bereziki gogorra [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Herriak, Ispaster, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Abenduan beharrizanean daudenei laguntzeko egindako bilketaren antolatzaileek eskerrak emon nahi izan dizkiote beharrera zein gauzak emotera hurbildu ziren guztiei. 250 kilo janari, 500 kilo arropa eta 300 kilo jostailu batu zituzten. «Harro gaude gure herriak emon duen erantzunagaz», adierazi dute.
Irakurri gehiago
Bidalita Gizartea, Herriak, Ispaster | Ez dago iruzkinik »
Gabonetan da Hitzarik egongo ez paperean ezta interneten ere. Urtarrilan 6an izango gara zuekin berriro ere.
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Azpiegiturak, Bestelakoak, Ekitaldiak, Ekonomia, Gizartea, Herriak, Ispaster, Kirola, Kultura, Mendexa, Politika, Udala | Ez dago iruzkinik »