Mendexa

Udaletxeko azpiko lokala enkantera atera nahi du Mendexako Udalak

Taberna eta jatetxea. Bi jarduera horietarako baliagarria den udalaren lokala enkantera ateratzeko prestaketak egiten ari dira Mendexan. Momentuan oinarriak prestatzen ari dira, eta asmoa martxoan aldizkari ofizialean argitaratzea da. Behin argitaratuta, proposamenak jasotzeko epea hasiko litzateke. Udarako zabalik egotea da udalaren helburua. “Guk oinarrizko egiturak jarriko ditugu eta hartzen duenak inbertsioa egin beharko du, sukaldea, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Azpiegiturak, Gizartea, Herriak, Mendexa, Udala | Ez dago iruzkinik »

Lea-Artibaiko bertsolari gazteak BBK sariketako finalean sartu dira

Lea-Artibaiko bertsolari gazteak BBK sariketako finalean sartu dira

Lea-Artibaiko bertsolariek aurten be BBK sariketaren finalean egoteko txartela lortu dute. Azkan hiru urtean finalean topatu duen taldea gainditu dute horretarako: Ipar Uribe. «Iaz txapela eurek eroan zuten. Han gelditutako arantza kendu dugu gaurko [atzoko] saioan», dio Lea-Artibaiko nagusien mailan aritu den Eneko Arratek. Bi taldeetako bertsolarien artean aldaketa ugari egon dira. Ipar Uribek oso [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Herriak, Ispaster, Kultura, Mendexa, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Lea Artibaiko bertsolari gazteak finalean sartu dira

Lea Artibaiko bertsolari gazteak finalean sartu dira

BBK sariketako finalean egongo da aurten be Lea Artibaiko taldea. Ipar Uribeko betsolariei irabazi diote gaur Derion, eta horrek finalerako txartela emon die. Ipar Uribe iazko irabazlea zen, baina aurten oso talde gaztea oholtzaratu du, eta bertsolarien gaztetasuna eta esperientzia falta nabaria izan da. Lea Artibaikoak, ostera, eroso aritu dira, baita txapelketan lehen aldiz aritu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Herriak, Ispaster, Kultura, Mendexa | Ez dago iruzkinik »

Aste Santuan ludoteka ireki nahi du Mendexako Udalak

2012/03/08
Nork
Aste Santuan ludoteka ireki nahi du Mendexako Udalak

Mendexako Udalak apirilean ludoteka zerbitzua eskaintzeko asmoa azaldu die herritarrei. Asmoa aurrera eroateko, ordea, izena emoten duten umeen kopurua hartuko dute kontuan. Ume nahiko egon ezean, ludotekako ateak ez dituzte irekiko. Ludoteka Aste Santuko oporraldiagaz batera jarriko dute martxan. Zehazki, ateak zabalduko dituzten egunak ondokoa izango dira: apirilaren 2tik 4ra eta 10etik 13ra zabalduko dute. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Aisia, Gizartea, Herriak, Mendexa, Paperekoa, Udala | Ez dago iruzkinik »

Mendexako Udalak ludoteka zerbitzua eskainiko du apirilean

Aste santutarako ludoteka irekitzeko asmoa du Mendexako Udalak. Ludoteka ireki ala ez ume kopuraren araberako erabakia izango da. Hasiera batean, apirilaren 2tik 4ra eta 11tik 13ra egongo da zabalik. 3 eta 12 urte bitartekoentzako izango da. Interesa duten guztiek martxoaren 23a orduko emon beharko dute izena . Horretarako bi bide daude: udaletxera deitu (94-684 21 06) edo arantza@mendexakoudala.euskalnet.net helbidera idatzi. Bi ume edo gehiago dituztenek laguntza jasoko dute.

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Gizartea, Herriak, Mendexa, Udala | Ez dago iruzkinik »

Liburutegia sortzeko proiektua gorputza hartzen hasi da, herritarrei esker

Liburutegia sortzeko proiektua gorputza hartzen hasi da, herritarrei esker

«Mendexan inoiz liburutegirik ez da egon. Hori aldatzea zen gure proiektuetako bat, eta herritarrei esker egitasmoa martxan jartzeko zorian gaude». Horrebestez adierazi du Mendexako alkate Jesus Anakabek udalak martxan jarri nahi duen azpiegitura barriaren nondik norakoa. Liburutegia osatzeko herritarrei etxean zituzten liburuak ekartzeko deia egin zien Mendexako Udalak. «Garaiak ez direnez onenak, liburutegiaren proiektua martxan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Azpiegiturak, Herriak, Mendexa, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Liburutegiaren proiektua gauzatzen hasita daude Mendexan

Herritarrei laguntza eskatuta 150 liburu batzea lortu dute. Irakurtzeko ez ezik, beharrak egin, ikasi eta informazio eskuratzeko gunea sortzea da udalaren nahia. Horretarako liburuak ez ezik interneterako konexioa duen ordenagailua be jarriko dute herritarren eskura. Liburutegia udaletxeko beheko solairuan jarriko dute, lehen ludoteka zegoen gela berean. Erabiltzeko arauak finkatzen ari dira momentuan. “Egitasmoa bere osotasunean [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Herriak, Kultura, Mendexa, Udala | Ez dago iruzkinik »

Lea-Artibaiko irudiak daude Bilbon ireki barri duten 36ko gerraren erakusketan

Taro, Chim eta Capak ataratako argazkiekin osatu dute erakusketa. Ekainera arte egongo da zabalik, Bilboko Arte Ederren museoan. Maleta mexikarra deitutakoan agertutako irudiak dira oinarria. Maleta mexikarrean, galdutzat jotzen ziren  hiru negatibo kaxa agertu ziren. Erakusketa aurrez New Yorken eta Bartzelonan bakarrik egon da. Ekainean Madrilera eroangi¡o dute.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea, Herriak, Ispaster, Kultura, Mendexa | Ez dago iruzkinik »

Lea-Artibaiko bertsolariek aurrera egin dute BBK sariketan

Gaur hasi da BBK sariketa Durangon. Lea-Artibaik Bilboaldearen aurka zeukan kanporaketa, eta bertsolariak saio gogorra izango zela jakinda igo dira oholtzara. Nagusien mailan, Eneko Arrate eta Nerea Ibarzabal markina-xemeindarrek eta Xabier Iturraspe lekeitiarrak kantatu dute. Txikien mailan, ostera, Elene Lejarzegi, Josune Aramendi eta Naroa Loiola daude. Guztiak pozik agertu dira saioa bukatutakoan. Hurrengo kanporaketa Derion [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Herriak, Ispaster, Kultura, Mendexa | Ez dago iruzkinik »

Ingurumenak baiezkoa emon dio Vista Alegreko proiektuari

2012/02/23
Nork

Diputazioko Ingurumen Sailak Vista Alegreko proiektua begi onez ikusi du. Josu Madariagaren berbetan, proiektuaren justifikazioa egokia egin dute mendexako udaletxetik, eta hori izan da proiektuari oniritzia emoteko arrazoi nagusia. Vista Alegreko proiketuak Karraspio gaineko gunean, Kurlutxu eta Itxaso Etxearen arteko gunean, 150 aparkaleku eta 28 etxebizitza egiteko aukera aurreikusten du. Horrekin batera, bertarako bideak egokitzea [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Azpiegiturak, Gizartea, Herriak, Mendexa | Ez dago iruzkinik »

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du EAJko ordezkariek Bilduk atez atekoa ezarriko duen argitzeko eskatu dute gunean   duela 5 minutu · Ikusi

    Koadro txikia EAJko kostako ordezkariek Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian Bilduk atez atekoa ezarriko duen ala ez argitzeko eskatu dute. Aian ez dutela jarriko aurreratu du Aiako alkate Igor Iturainek (EAJ). Pasa den astean, aipatu herrietako alkateek (Bildu) eta Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Amaia Guruzetak (Bildu) birziklatzearen alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuten, agerraldi publiko [...]


  • Koadro txikiaHerrira presoen eta iheslarien eskubideen aldeko mugimenduak deituta, Goazen Plazara ekimena egingo dute bihar Euskal Herriko nahiz Oarso Bidasoko herrietan. Horren harira, Pasaiako Udaleko 25 langilek bat egin zuten atzo ekimenarekin, eta udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean herritarrei batzeko eskatu zieten. Bestalde, Oarso Bidasoko LABek ere bat egin du biharko ekimen erraldoiarekin. Sindikatuak eskualdeko langileei ekimenean [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Manuela (Iritzia: Oihana Etxebarrieta) gunean   duela 13 minutu · Ikusi

    Manuela 33 urteko emakumea da, El Salvadorrekoa. Bere hirugarren semeaz haurdun zegoelarik, haren sendiak ospitalera eraman behar izan zuen baginako odol-isurketa gogor bat sufritu ondoren, konorterik gabe. Ospitalean, bertako langileek abortu probokatua izan balu bezala tratatu zuten Manuela hasieratik, bere buruari hori egin izan balio bezala. Ospitalera sartu bezain pronto, medikuek Manuela salatu egin zuten


  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Oinezkoek izango dute lehentasuna Larrotegin gunean   duela 31 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaOinezkoei eta bizikletei lehentasuna emoteko asmoz, zirkulazioa mugatzeko asmoa dauka Lekeitioko Udalak Larrotegi auzoa n. Auzokoekin adostu ondoren, Larrotegi birgaitzeko proiektua burutuko du udalak urtea amaitu orduko. Auzoaren berrantolaketaren baitan, saneamendu-sarea, argiteria, eta espaloiak be barrituko dituzte, eta autobusen geltokia egokituko dute. Hori guztia aurrera eroateko, 800.000 euroko aurrekontua aurreikusten du udalak, eta horretarako, Eusko Jaurlaritzak arrantzaren [...]


  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bi eguneko irteera edukiko dute gaztetxoek Baztan inguruetara gunean   duela 35 minutu · Ikusi

    Ume eta gaztetxoen bi eguneko mendi irteera antolatu du Artibai Mendigoizale Taldeak Baztanera.  Irteera, ekainaren 30ean izango da, eta buelta uztailaren 1ean. Ibantelli (698m.) eta Legate (870m.) mendiak igoko dituzte gaztetxoek irteeran. Ibilbideak 8 eta 10 km inguruko luzera izango dute eta 400 edo 500 metro inguruko maldak. «Umeen martxan lau edo bost ordu inguruan egiteko [...]