Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Lekeitio
2008ko azaroak 23, Domeka

;2008-06-24;Afrikaren zatiak irlan. Jose Pablo Arriagak orain dela bi urte Afrikara egindako bidaian bizi izandakoa irudikatzen duten hamabost eskultura ipini ditu Garraitz irlan. 'Therese' izeneko erakusketa urrira arte ikusi ahal izango da.

Jose Pablo Arriagak orain dela bi urte Afrikara egindako bidaian bizi izandakoa irudikatzen duten hamabost eskultura ipini ditu Garraitz irlan. 'Therese' izeneko erakusketa urrira arte ikusi ahal izango da.

Afrikaren zatiak irlan

edurne burgaña

Therese. Jose Pablo Arriaga eskultore markinarrak erakusketa inauguratu zuen atzo, Lekeitiko Garraitz irlan. Egurrezko hamabost eskultura berezi, erakusketa areto bereziago batean.

2004ko uztailaren 31n Markina izeneko belaontzian atera zen Jose Pablo Arriaga Lekeitioko Abadeen moilatik, Afrika osoari bira emateko asmoagaz. Helburua hango bizilagunekin «nahastea» zen.

Dakar parean Markina ontzia hondoratu zitzaion, baina ibilbidea jarraitzea erabaki zuen markinarrak. Diru barik, gaixorik, lapurretak eta era guztietako garraiobideak erabili zituen bidaian. Zazpi hilabetetan hamabost herrialde pasa ostean, Esperantza Oneko lurmuturrera ailegatu zen, Afrikako hegoaldera.

Bidaia hartan Therese izeneko neska ezagutu zuen. Arriagaren ontzi berean zihoan neska gaixo zegoen, eta amak ospitalera eroan nahi zuen. Besoekin babesten zuen amak haurra, baina egoera ez zen batere ona: plastikoz babestutako ontzian hil zen neska, ospitalera heldu aurretik. «Afrikako egoera apurtxo bat islatzeko hartu dut Therese izena. Neskato hari gertatutakoak erakusten du zelan dagoen herrialdea», jakitera eman du artistak.

Erretako eskulturak

Egurrez egindako eskulturak dira Garraitz irlan daudenak. Baina lehendabiziko biak Abadeen moilan daude: «Hementxe hasi nuen Afrikarako bidaia, eta horregatik ipini ditut bertan».

Neskatoaren izena duen eskulturak ere ontzian ikusitakoa irudikatzen du: «Egurrezko pieza ama da, eta bere besoekin umea babestu nahi du: buztin gorria. Baina ezin izango du guztiz babestu, etadenboragaz buztina desagertzen joango da. Hala ere, harrian geratuko da haren arrastoa, betiko».

Erreta daude eskultura guztiak, horregatik dira beltzak: «San Juan bezperan erreta daude. Horregaz egurra babestu nahi dut: barruko edertasuna gordetzeko balioko dit».

Irlara bisitak, marearen mendean

Erakusketa irlan izanda, ez du ordutegirik: itsasoak zehaztuko du hori. «Marea behean dagoenean joan beharko dute bisitariek irlara, eta gehienez ere hiru orduko tartea edukiko dute erakusketa ikusi eta hondartzara bueltatzeko. Bestela, igerian bueltatu beharko dira», azaldu du Arriagak.

Irlan paseatzen joan ahala, Afrika irudikatzen duten beharrak ikusten joango da bisitaria, baina bakar batek ere ez du azalpenik edukiko. Gero, Garraitz irlaren gorenera iritsitakoan, Hego Afrika eskulturan amaituko da bisita, eta han eskultura guztien azalpena idatzita dagoen liburuxka dago: euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez idatzita daude azalpenak.

Eskulturak laguntzen Juanjo Elordik idatzitako ipuin antzekoa dago. Eskultura bakoitza laguntzen duen istorioa.

Agenda

ERAKUSKETA


LEKEITIO, Kultur etxeko Eskolape erakusketa gelan - 2008-11-11

ZINEMA

Pelikula emanaldia
LEKEITIO, Kultur etxean - 2008-11-26

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.