
'Plaza Bete'-k «erantzun ona» eduki du
Lekeitio Saihesbide Honegaz Ados Ez Dagoen Plataforma «pozik» dago herritarren parte-hartzea «handia» izan delako.
edurne burgaña
Saihesbide Honegaz Ados Ez Dagoen Plataformak Plaza Bete Ekimena antolatu zuen joan den domekan. Atzera begira jarrita, plataformakoak «pozik» daude jasota- ko erantzunagaz: «Egunean bertan ekimen gehiago ere bazeuden Lekeition eta inguruko herrietan, eta hala ere, jasotako erantzuna handia izan zen. Herritar askok parte hartu zuen».
Ekimenari hasiera egunerako osatutako abestiak eman zion. Gero, Plaza Bete-k iraun zuen bitartean, graffitigile batek hormairudi bat marraztu zuen.
«Gainera, hainbat koadrilek udan Lekitto bizirik nahi dugulako saihesbide hau ez dugu behar lemapean ekimenak egingo dituztela azaldu zuten: bizikleta lasterketa, pala txapelketa eta mendi ibilbidea, besteak beste Eta horrek ere poza ematen du».
Kokomarro koadrilak prestatuta giza-probak ere egin zituzten. «Hainbat koadrila harriari tiraka ibili ziren, eta giroa sortu zuen».
Herritarren erantzuna ona izan bada ere, plataformakoak ez daude guztiz gustura: «Udalaren eta Aldundiaren aldetik ez dugu erantzunik jaso, eta horrek zer pentsa ematen digu».
ZINEMA
Pelikula emanaldia
LEKEITIO, Kultur etxean - 2008-11-26
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.