
Udaberriko zozketako zenbakiak atera dituzte
Gizartea Lehenengo zenbaki saritua 3.216 da, eta ordezkoa 3.384; 600 euroko saria jasoko du irabazleak.
e. burgaña
Lekeitioko Kitto dendarien elkarteak udaberriko zozketa egin zuen herenegun. Hiru sarien zenbakiak eta ordezkoak atera zituzten Eskolapean egin zuten zozketan.
Lehenengo saria 600 euro dira, eta zenbaki saritua 3.216 izan da: Lauzirikan emandako zenbakia dela argitu dute. Ordezkoa 3.384 da, Argentoron banatutakoa.
Bigarren saria 400 euro dira; zenbaki saritua Retolazan emandako 3.324 izan da. Ordezkoa, ostera, Aliproxen emandakoa,3.298.
Hirugarren saria
Hirugarren saria hamar lagunentzako afaria eta poteoa dira. Zenbaki saritua Irudin emandako 4.127 da eta ordezkoa Argentoron banatutako 4.301.
ANTZERKIA
Jardunaldiak
MUTRIKU, Anaiarte Biltokian - 2008-09-05
DEIALDIAK
PODOLOGO ZERBITZUA
MARKINA-XEMEIN, - 2008-09-01
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.