Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Lekeitio
2008ko azaroak 23, Domeka

;2008-07-02;Lekeitio ezagutzeko aukera dakar II. Ate Irekiak ekimenak. Udala 'Ondarzabal' ontzia, Alde Zaharra eta eliza nagusia bisitatu ahal izango dira, 10:30etatik aurrera.

Lekeitio ezagutzeko aukera dakar II. Ate Irekiak ekimenak

Udala 'Ondarzabal' ontzia, Alde Zaharra eta eliza nagusia bisitatu ahal izango dira, 10:30etatik aurrera.

e. burgaña

Lekeitioko Udalak antolatuta, Lekeitioko II. Ate Irekiak egingo dituzte gaur: Ondarzabal ontzia, Alde Zaharra eta Andra Mari eliza ezagutu ahalko dira euskaraz eta gazteleraz egingo dituzten bisitekin.

Ontziko bisitak ordu erdiko iraupena edukiko du. 10:30ean hasiko da euskarazko bisita, eta 11:00etan gaztelerazkoa egingo dute. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, euria eginez gero bertan behera geratuko da bisita.

Alde Zaharra eta eliza

Portutik Alde Zaharrera egingo dute hurrengo pausoa. 11:00etan hasita euskaraz, eta 11:30ean gazteleraz. Ordubeteko bisita izango da, herriko kaleak ezagutzeko. Amaitzeko, Andra Mariaren Zeruratzearen eliza bisitatu ahalko da. Etzi inauguratuko dute uda honetan bisitatu ahal izango den erakusketa, baina horren aurretik, gaur, eliza ezagutzeko bisita egingo dute 12:00etan euskaraz eta 12:30ean gazteleraz. 45 minutuko iraupena edukiko du bisita bakoitzak.

Agenda

ERAKUSKETA


LEKEITIO, Kultur etxeko Eskolape erakusketa gelan - 2008-11-11

AFARIA

Azaroak 29an Bertso Afaria
LEKEITIO, Ekaitz elkartean - 2008-11-29

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.