
«Betiko zaporeak dira gehien saltzen direnak»
jose mari barainka ð Izozki saltzailea
e. burgaña
Izozkia jateko urteko sasoi onena?
Urte guztian, baina uztailean gehien.
Eta eguneko momentua?
bazkaldu eta gero eta iluntze partean.
Ze bi zaporek ez dute konbinatzen?
Koko eta pikuak ron erara.
Eta ze bik bai?
Txokolateak eta limoiak.
Zapore tradizionalak ala berriak probatzea duzu gustuko?
Betiko zaporeak dira gehien saltzen direnak, besteak hozkailua betetzeko dira.
Kukurutxoa ala terrina?
Kukurutxoa.
Zein da gehien jaten den zaporea?
Banilla eta jogurta.
Zein zaporegaz egingo zenuke izozkia?
Frutaren batekin egingo nuke.
Ze adineko jendeak jaten ditu gehien izozkiak?
Denek jaten dute, baina gehien umeek.
DEIALDIAK
Alde Zaharreko Herri Krosa
LEKEITIO, - 2008-11-29
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.