Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Lekeitio
2008ko irailak 8, Astelehena

;2008-07-04;Bost urteren ostean, amaitu dituzte zaharren egoitzako lanak. Lekeitio Udalak eta Uribarren Abaroa Fundazioak 4,9 milioi euro gastatu dituzte fatxada, teilatua eta barnealdea konpontzen.

Bost urteren ostean, amaitu dituzte zaharren egoitzako lanak

Lekeitio Udalak eta Uribarren Abaroa Fundazioak 4,9 milioi euro gastatu dituzte fatxada, teilatua eta barnealdea konpontzen.

edurne burgañA

Lekeitioko Udalak eta Uribarren Abaroa Fundazioak amaitutzat eman dituzte zaharren egoitzako beharrak. 2003ko martxoan hasi zituzten lanetan fatxada, teilatua eta egoitzaren barnealdea moldatu dituzte. Nagusientzako hemeretzi leku gehiago daude orain, eta 4,9 milioi euro gastatu dituzte proiektuan.

Eraikinaren barnealdean egin dituzten beharren ondorioz, lekuak gehitu dituzte: lehen, 70 zeuden, orain, ostera, 89. Gainera, ez zegoen igogailurik, eta orain ipini egin dute. Horregaz batera, beharginentzako bulego berriak ere egin dituzte. Fatxada berritu dutenean, baina, aurrealdea bera eta leihoak ere errespetatu egin dituzte. Izan ere, herriko antzinako eraikin historikoa da orain Uribarren Abaroa egoitza dena.

Argiztapen berriaren ordutegia

Egoitzako beharrotan eraikina bera berritu dute, eta baita inguruak ere: bideak, aurreko eta atzeko lorategiak egin eta pergola eta iturri inguruko argiztapena ipini dute fatxadan.

Argiztapen berriak ondoko ordutegia edukiko du: irailaren erdialdera arte, astelehenetik eguenera, 22:00tatik 24:00etara piztuko dute. Bariku eta zapatuetan, gau osoan egongo dira piztuta. Gabonetan eta Aste Santuan ere gau osoan piztuko dituzte.

Egoitzaren parte

Uribarren Abaroa egoitzak 30.000 metro koadro ditu guztira: izan ere, hiru eraikin, lorategiak eta Lekeitio inguruko aparkalekuak batzen ditu.

Lehenengo eraikina egoitzarena da: 4.100 metro koadro ditu, eta hiru solairutan banatuta dago. Honako zerbitzuak ematen ditu: garbitegia, talde elektrogenoa, garbiketarako gela bat, janarien biltegia eta galderen gela bat.

Eguneko zentroa ere Uribarren Abaroa Fundazioaren barruan sartzen da. Eraikinak, bere aldetik, independenteki, funtzionatzen duen arren, egoitzarekin komunikatuta dago. Eguneko zentroaren beheko aldean, ekimen askorako erabiltzen duten 100 metro koadroko aretoa dago.

Fundazioaren jabetzakoa da, baita ere, herritar guztiek erabili ahal duten 8.000 metro koadroko Arropaingo aparkalekua. Gainera, beste 18.000 metro koadro ere baditu Fundazioak: lorategi eta ibilbideak batzen ditu lur horietan.

Sukalderako eraikina

Egoitzako arduradunentzat Uribarren Abaroaren instalazioen birmoldaketaren lehen fasea sukaldearentzako toki berriagaz osatuko da. «Eraikin hori garbiketa gela zaharra zegoen eraikinak utzitako lursailean egingo da. 600.000 euroko kostua dauka obrak, eta 2010. urterako amaituta egongo dela aurreikusten da», azaldu dute.

Agenda

ANTZERKIA

Jardunaldiak
MUTRIKU, Anaiarte Biltokian - 2008-09-05

DEIALDIAK

PODOLOGO ZERBITZUA
MARKINA-XEMEIN, - 2008-09-01

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.