
Lekeitioko Alde Zaharrean dagoen Maguregi Dorrea XVI-XVII mende artekoa da: orain dela gutxi berritzeko lanak egin dituzte bertan, eta orain, esekitokia ipini dute armarriaren alboan.
Armarria vs. esekitokia
edurne burgaña
Lekeitioko Alde Zaharreko kaleetan ibiltzen hasi, eta jauregi eta dorre mordoxka ikus daitezke. Tartean, Maguregi Dorrea: Arranegi Zabalera ailegatu baino pixkatxo bat aurrerago dagoen eraikin ederra da berori. XVI-XVII mende artekoa da etxebizitza, eta hainbeste urte edukita, bertako bizilagunek berritzeko beharrak egin dituzte orain dela gutxi. Urtarrilean amaitu zituzten beharrak.
Armarria dauka etxeak izkina egiten duen tokian; Santa Katalinaren irudia ere badauka horren azpian. Etxea berritu dutenean, fatxadan, leihoen izkinetan adreiluak agertu dira, eta bistan utzi dituzte. Polito geratu da etxea, kalean doanak gora begiratzeko modura. Baina, armarri handia bera baino deigarriagoa den zerbait ere agertu da fatxadan orain: esekitokia.
«Begiko mina»
Legeak dio arropak zabaltzeko tokia ezin dela hiri-bidera ematen duen aldean ipini; barrualdean eseki behar direla arropak. Baina, egia da, hala eta ere, Alde Zaharreko etxebizitza askok ez dutela arropak esekitzeko beste aukerarik.
Kontuak-kontu, herrian bolo-bolo dabilen kontua da esekitokiak «begiko mina» ematen duela. «Pena da, horrelako beharrak egin ostean esekitokiagaz hondatzea. Gainera, batzuetan, arropa luzeak jartzen dituzte eta arreta handiagoa pizten du».
ZINEMA
Pelikula emanaldia
LEKEITIO, Kultur etxean - 2008-11-26
DEIALDIAK
Alde Zaharreko Herri Krosa
LEKEITIO, - 2008-11-29
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.