Lekitto Musika Bandak, Andoni Basterretxea, Delirium Tremens taldeko abeslaria lagun duela, Delirium T. Band ikuskizun berritzailea eskainiko du barikuan, 23:00etan, plazan . Lekitto Musika Bandak prestatutako kontzertuak, 80. hamarkadako talde arrakastatsuenetako abeslariaren eskenatokirako itzulera suposatuko du. Andoni Basterretxeak emongo dio sarrera kontzertuari, eta Lekitto Musika Banda bakarrik arituko da ondoren giroa sortzen. Jose Francoren Aires Vascos eta Ruperto Chapiren Tambor de Granadero s joko dituzte Andoni Basterretxeagaz batu aurretik. Delirium Tremensek horren ezagun egin zituen, eta Xabier Zabalak eta Jabier Ituartek moldatutako, Ikusi eta Ikasi, Kaixo, Ihes, eta Boga-Boga doinuak izango [...]
Irakurri gehiago










